Eguerdiko 12:00etatik 13:00era bitartean, euskal presoen eskubideak
aldarrikatzeko lanuztea eta kontzentrazioa (Plaza Handian) egin dute zenbait elgoibartarrek. Lanuzte deialdia Etxerat-ek, euskal presoen
senideen aldeko elkarteak, egin zuen.
Elgoibar erdialdeko denda eta komertzio ia denek itxi dituzte ateak 12:00etatik 13:00era bitartean.
Hainbat taldek bat egin zuen Etxerat elkartearen deialdiarekin: LABek, Segik, EHAK-k, ezker abertzalearen Udalbiltzak eta EHEk, besteak beste.