Moisés Agirre hil da, 50 urtean Bandako saxofoijolea izandakoa

elgoibarren.net 2007ko ots. 27a, 10:46

Moisés Agirre Larrañaga “Errezabal” (1917-2007) hil zen herenegun (otsailak 25). Elgoibarko Udal Musika Bandan 50 urtetik gora egin zituen Agirrek, beti saxofoia joz. 1929an sartu zen Bandan, Inazio Bereziartua zuzendari zela, eta harrezkero beste lau zuzendariren aginduetara jo zuen horren ongi ezagutu eta menderatu zuen instrumentua.

 
 
 
  Udal Musika Bandako zuzendaria, Jose Antonio Osoro “Katxo”, Moises Agirreren iloba izateaz gainera, hark izan zuen azken zuzendaria ere izan zen. “Bandako zuzendari sartu nintzenean, 1982. urte inguruan, laga zuen osabak Banda”.
 

Moises Agirre, erdian

 

1974. urteko erretratua, Udal Musika Bandak uniformea estreinatu zuen egunekoa


Musikari lotutako bizitza
•     7 edo 8 urterekin hasi zen Moises Agirre Parrokiko koruan abesten. Inazio Bereziartua zen garai hartan koruko eta bandako zuzendaria.
•     12 urterekin Udal Musika Bandan sartu zen saxofoi jotzaile moduan. Harrez gero, dauden 3 saxofoi mota ezberdinak (saxofoi altua, tenorea eta baritonoa) jo zituen bandarako.
•     Bost zuzendari eduki zituen bandan egin zuen ibilbidean: Inazio Bereziartua, Inazio Gonzalez Bastida, Julio Perez Cortes, Jose Zubiaurre eta Jose Antonio Osoro “Katxo”.
•     Musikaria izateaz aparte, musikazale porrokatua izan zen Moises. Azken momenturaino, gainera, Bandak Herriko Antzokian duela hilabete eskaini zuen azken kontzertuan ere bertan egon zela azaldu baitigu Katxok, “beti joaten zen Bandaren kontzertuak entzutera. Musikazale peto-petoa zen. Ni neu ere beragatik sartu nintzen musikaren munduan”.
 
Minutu bateko isilunea 
Udal Musika Bandak minutu bateko isilunea egingo du Moises Agirreren oroimenez datorren martxoaren 11n Herriko Antzokian emango duen kontzertuan.