• Integraziorako tresna
Etorkinei zuzenduriko hiztegia da, kanpotik datozen langileek Debabarrenako ingurune industriala hobeto ezagutu eta bertan errazago bertakotu daitezen.
• Kontsultak Internetez
Etorkinentzako hiztegi industriala sarean zintzilikatu dute eta gaur jarri da martxan. Hala eta guztiz, hiztegia paperean ateratzeko aukera ere ari dira aztertzen. Horrela, enpresek langile atzerritar bat kontratatzen duten aldioro harrerarako elementu bat gehiago izango litzateke hiztegia.
• 6 Hizkuntza
Termino bakoitza 6 hizkuntza ezberdinetan ikusi daiteke: euskara, gaztelera, frantsesa, portugesa, errumaniera eta arabiarra.
• Hizkuntza erraza eta hurbila eta irudiekin
Debabarrenako Hiztegi industrialak ez ditu hitzen definizio zientifikoak ematen. Hizkuntza erraza eta hurbila erabiltzen du, irudiekin lagunduta, hizkuntza ezberdinetako pertsonek gure inguruko terminologia industriala erraz uler dezaten.