Atzo, hilak 27, bildu zen Elgoibarko Euskal Jaien mendeurrenaren logotipoa aukeratzeko epaimahaia. Epaimahai hori, mendeurrena gogorarazteko ekintzak antolatzeko sortu den batzordeko zenbait kidek osatu zuten. Era berean, Egur eta Kokoe elkarteko bi ordezkari ere izan ziren bertan.
Kalitatezko lanak aurkeztu dira
Guztira, 23 lan aurkeztu dituzte lehiaketa honetara. Azpimarratzekoa da lanik gehientsuenak maila handikoak izan direla, eta epaimahaikideek lehiaketaren irabazle izango den logotipoa aukeratzeko lan zaila izan dutela. Azkenean, Nuria Llorentek egindako logotipoa aukeratu zuten.
Logotipo irabazlearen egileak 300 euroko saria jasoko du.