Ospatu ala sufritu egiten dugu Martxoaren 8a?

elgoibarren.net 2007ko ots. 28a, 13:40


 
Aurtengoan ere iritsi da martxoa. Eta martxoarekin batera, hemen da Martxoaren 8a, Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna.
 
Aurten ere hainbat ekintza antolatu dira han eta hemen. Egun horretan emakumeen aldeko hamaika diskurtso eta aldarrikapen entzungo dugu batean eta bestean.
Baina, zuen baimenarekin eta parte hartzearekin, urteko gainontzeko egunetan gure herrian zer egiten den jakin nahi dugu. Urtean zehar, Elgoibarren zer egiten da emakumeen berditasunaren alde? Horixe da gaurkoan galdetu nahi dizueguna. 
Zer egiten da gure etxeetan? Zer egiten da gure enpresa eta lantegietan? Zer egiten da elkarteetan? Zer lagunarte edo kuadriletan? Zer egiten du Udalak? Eta ikastetxeetan? ...?  
 
Zer egiten dugu ... Elgoibarren eta elgoibartarrok, egunean batean Martxoaren 8a benetan ospatzeko egun bat izan dadin?
 
Zuena da hitza eta iritzia.