Andoaingoa gisa honetako Euskadiko piano jaialdi bakarretakoa da eta urtean zehar ikasitakoa jendaurrean erakusteko baliagarria zaie I. Bereziartua Musika eta Dantza Eskolako ikasleei.
Euskadi guztitik joandako 710 piano ikasle gazte, 18 urtez azpikoak, batu ziren Andoainen, eta elgoibartarrek euren maila erakusteko aukera izan zuten. Vanesa Gomez, esaterako, azken kontzertua eman zuen 12 laguneko taldean jotzeko aukeratua izan zen, joandako piano-jole guztien artetik.
65 piano ikasle
I. Bereziartuan 65 piano ikasle daude une honetan, eta hauetatik 45 ikasle neskak dira. Hain zuzen ere, pianoa da ikasle gehien erakartzen dituen instrumentua.
◊ BIDEOA
{google}-7517813231229008504{/google}
• Elgoibartarrak Andoianen:
Ander Penin, Mikel Burgaña, Ion Bereziartua, Jon Mugerza, Ane Gallardo, Katerina Andonegi, Iker Odria, Nerea Martinez, Paula Alvarez De Arcaya, Laura Larrañaga, Alberto Hijano, Garazi Kaltzakorta, Maialen Arberas, Andrea Arrieta, Gorane Ayesta, Iker Alonso, Jon Martinez, Maria Leal, Ane Urain, Ane Iñiguez, Lore Mendizabal, Amaia Lersundi, Maider Lazkano, Vanesa Gomez, Ane Astigarraga, Garazi Konde eta Ane Belza.