BOTAZANK!: herritarron iritziari lekua egiteko txoko berria elgoiBARREN.net-en

elgoibarren.net 2007ko mar. 2a, 13:10

Gaurtik aurrera, beste aukera bat izango dugu elgoiBARREN.net-en iritziak eman eta komentarioak egiteko. Hamar egunetik behin, gutxi gorabehera, eztabaidarako gai bat proposatuko dizuegu zuon iritziak bota ditzazuen. Estreinako gaia Martxoaren 8ari lotuta dator.




Jite guztietako gaiak ipini nahi ditugu mahai gainean. Herri-herrikoak izango dira asko, baina herriz gaindikoak ere sartuko ditugu tartean. Batzuetan, gaiak landuta eskainiko ditugu, dokumentazioarekin, baina, beste batzuetan, gaia bere horretan lagako dugu mahai gainean; lerro batean. Gainera, BOTAZANK! atalerako gaiak proposatzeko aukera izango duzue. Gure helbide elektronikora idatzi elgoibarren.net(abildua)elgoibarkoizarra.com eta proposatu lasai atal honetarako gaiak. Aintzat hartuko ditugu zuen proposamen eta gomendioak.

Esan bezala, estreinako gaia Martxoaren 8ari lotuta dator. Beraz, BOTAZANK!, hire iritzia inporta zaiguk-eta.
 
•  Webgunearen ezkerreko zutabean daukazue BOTAZANK! atal berria