Kiñuka enpresa arduratu da 40 orrialde dituen turismo-gidaren diseinuaz, maketazioaz eta argazkiez.
Gidaren edukia
•
Alkatearen agur laburrarekin hasi, eta ondorengo orrietan, herriari buruzko hainbat datu eta mapa bat ageri dira.
• Jarraian, udalerriko arkitektura-ondarea jasotzen du, bereziki, hirigunean kokatuta dagoena. Horretaz gain, eraikinik garrantzitsuenen aipamena egiten du; hala nola, Altzolatarren dorretxea, Zabale Torre baserria edo Altzolako bainuetxea.
• Baserri auzoek ere toki garrantzitsua dute eta baita gure herriko industriaren historiak izan duen bilakaerak ere.
• Makina-Erremintaren museoa, fosilen eta mineralen museoa, jairik nagusienak, telefono interesgarriak eta herriko kaleen mapa bat ere agertzen dira gida horretan.

• Sarean ere ikusgai jarri dute, Udalaren webgunean (www.elgoibar.org)