•Inazio Bereziartua Musika eta Dantza eskolako ikasleen datu-taula
|
|
Ondorio interesgarri batzuk:
- Biolontxeloa eta oboea emakumeek bakarrik aukeratu dituzte.
- Tronboia, perkusioa eta tronpeta, berriz, gizonezkoek bakarrik aukeratu dituzte.
- Biolin, zeharkako txirula, piano, eskusoinu, pandero eta trikitixa ikasketetan emakumeak, nabarmen, gehiengoa dira.
- Klarinetea, gitarra eta saxofoi ikasketetan, berriz, gizonezkoak nagusitzen dira alde handiarekin.
- Instrumentu familiei dagokionez, emakume gehiagok aukeratzen ditu hari-instrumentuak (biolina, biolontxeloa...); gizonezkoek, aldiz, metalezko haize-instrumentuak (tronboia, klarinetea, saxofoia...).
- Arrakasta gehien duen instrumentua pianoa da, 65 ikaslerekin (45 emakumeak). Pianoaren atzetik gitarra da erregea, 45 ikaslerekin, hauetako 31 gizonezkoak.
- Euskal tradizioko instrumentuetan emakumeak dira gehiengoa. Trikitixa, eskusoinua eta panderoaren kasuan alde handiarekin, eta zertxobait berdinduago azaltzen zaigu txistuarenean (7 neska eta 3 mutil).
- Dantzan ere emakumeen kopuruak (90), ia bikoiztu egiten du gizonezkoena (50).