‘Odola’, K*104 taldearen bigarren lana kalean da

elgoibarren.net 2007ko mar. 9a, 10:15

Muntxopa eta Txis elgoibartarrek, Txepe ermuarrak eta Peñal plaentxiarrak osatzen dute K*104 punk & roll taldea. Duela 7 urte fundizioko ‘mobida’ren inguruan sortutako taldeak Odola, 10 abestiz osatutako bigarren lana argitaratu berri du. (Argazkiak eta taldearen bideoklipa ditu)

 

◊    BIDEOKLIPA 
•     Ikus hemen K-104 abestiaren bideoklipa
{google}1932599777782349735&cid{/google}

Fundizioko fruituak
Fundizio zaharrean entseatzen zuten Morbos eta Mutilated Soul desegin ostean sortu zen K*104, aipaturiko taldeetako kideekin. 2.000. urtea zen. Harrezkero hainbat aldaketa izan dira taldean, “7 urtean 5 lokal eta beste horrenbeste bateria-jole pasa dira taldetik” diozku Nestor Fuente “Txis” abeslariak.

Estilo aldaketa

'Txis' abeslaria iazko Trinitate jaietan Madalan

Lehen lanetik (K*104) bigarrengora (Odola) estilo aldaketa nabarmena izan dutela argitu digu Muntxopa gitarrista elgoibartarrak. “Poupourri modukoa atera zitzaigun lehen lanean; abestiek ez zuten bata bestearekin zerikusirik ”. Bigarren lan honetan ildo bat, “onda” bat jarraitzen dutela abestiek uste du.
Txepetxa baxu-jolearen berbetan, “Ostia txarrez ” eginiko diskoa atera zaie. Aurrekoak baino “distortsio eta belozidade” gehiago dituena.

 
 
Bigarrengoan agidanez
Odola argitaratzea majo kostatako erditzea izan dela aitortu digute. Lehen saiakerako emaitzarekin gustura geratu ez eta bi bider grabatu behar izan zuten. Hortaz, urtebeteko atzerapenaz kaleratu dute diskoa. “Kostatakoa izan arren, oso gustura gaude emaitzarekin”. 2006ko azaroaren bukaeran grabatu zuten CDa E.K.P.E.P.E.L.I estudio mugikorrean, teknikari eta aholkulari moduan Karlitros Oi zeukatela.

Hurbileko gaiak

Hamar abestietan beraien inguruko bizipenak islatzen dituzte, “gu zipriztindu eta telebistan agertzen ez dien gai horiek ” azaltzen digu Txisek: “tortura, kartzeletako egoera, abiadura handiko trena, parrandako ajeak...”.

Zuzenekoen umorea eta gertutasuna
K*104 taldeak apirilaren 21ean eskainiko du kontzertua Elgoibarko Gaztetxean. Eskualdeko Gaztetxe martxaren barruan joko dute 7-9 talde gehiagorekin batera.
Zuzenekoetan “umorea eta gertutasuna ” eskaintzen dituztela azaldu digute. Emakumez jantzita ateratzen dira gehienetan, nahiz eta “baserritarrez, marinelez edo baita trajez ere atera izan garen”.
 

1706641845353 ‘Odola’, K*104 taldearen bigarren lana kalean da

 

1706641845388 ‘Odola’, K*104 taldearen bigarren lana kalean da


300 ale kalean
%100ean autoproduzitakoOdola CDaren 300 ale jarri dituzte salgai. Gure kabuz ala hil banaketak (Abadiño) eta Barbantxo beltza (Eibar) arduratuko dira 100 ale banatzeaz eta gainerakoak taberna eta Gaztetxeetan eskuratu ahal izango dira. Elgoibarren, Txuri-Beltz eta Iratxo tabernetan eta Gaztetxean.
 
CDa eta fanzinea
Ohitura dutenez, CDarekin batera abestien letrak eta bestelako informazioa biltzen duen fanzinea eskuratu daitezke 5 euroen trukean.