◊ BIDEOA
•
Ikus hemen Joxe Joan Gonzalez de Txabarri diputatu nagusiaren adierazpenak
{google}-3535672688264905433&cid{/google}
Azpiegitura hau Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Ur Kontsorzioak 2.000. urtean sinatu zuten lankidetza hitzarmenean jasota dago, izan ere, hitzarmen horretan guztira 26 milioi euroko aurrekontua zuten azpiegitura hidraulikoak jaso ziren. Obra horiek guztiak amaituta eta martxan daude dagoeneko.
Inaugurazio ekitaldian parte hartu duten agintariak:
*Joxe Juan Gonzalez de Txabarri (Gipuzkoako diputatu nagusia)
*Leire Ereño (Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakaria)
*Esther Larrañaga (Eusko Jaurlaritzako Ingurumeneko sailburua)
*Luis Mari Oyarbide (Garapen iraunkorrerako foru diputatua)
*Bittoriano Gallastegi (Gipuzkoako Ur Kontsorzioko lehendakaria)
*Marivi Agirregomezkorta (Elgoibarko alkatea)
*Joxe Juan Gonzalez de Txabarri (Gipuzkoako diputatu nagusia)
*Leire Ereño (Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakaria)
*Esther Larrañaga (Eusko Jaurlaritzako Ingurumeneko sailburua)
*Luis Mari Oyarbide (Garapen iraunkorrerako foru diputatua)
*Bittoriano Gallastegi (Gipuzkoako Ur Kontsorzioko lehendakaria)
*Marivi Agirregomezkorta (Elgoibarko alkatea)
Funtzionamenduari buruzko xehetasunak
Apraizko araztegian SBR sistema berria erabili da. Sistema hau Espainian erabili den estreinako aldia den arren, oso erabilia da garatutako beste herrialde batzuetan: Alemanian, Kanadan edo Belgikan, besteak bste. SBR sisteman, garbiketa biologikoaren 3 oinarizko prozesuak (denitrifikazioa, nitrifikazioa eta dekantazioa) elkarren segidan egiten dira tanke berean. Sistemaren tanke bakoitzak 6 orduko zikloetan egiten ditu betetze, dentrifikazio, nitrifikazio, sedimentazio eta huste lanak. Beraz, gutxienez bi erreaktore behar dira etengabe ateratzen den hondakin urak zerbitzuan dauden tankeak betetzeko.
Apraizko araztegiak 6 tanke ditu eta guztira 28.500
m3-ko bolumena. Ziklo bakoitzeko prozesuetarako behar diren ekipo
guztiak ditu tanke bakoitzak: betetze-balbulak, irabiagailua,
aireztapena eta difusoreak, erreaktore bakoitzeko haize emaile bat eta
beste bat erreserban, dekantagailua eta huste balbula. Halaber, prozesu
baten iraupena kontrolatzeko eta hurrengo prozesura joateko behar diren
tresnak ditu. Hasteko, 6 tankeetatik lautan jarri dira ekipoak,
nahikoak gaur egun sartzen den ur emarirako.
Ohikoaren aldean SBR sistemak duen onura prozesu bakoitzaren iraupenean aurki daiteke, izan ere, besteak beste, hondakin ur eta tenperaturaren baldintza aldakorretara egokitu daiteke. Horrela, kutsatzaileak ezabatzeko prozesua hobetu daiteke eta, gainera, energia aurreztu.
Argazkiak: