Ikastolako frontoia pilotari gaztetxoz bete
zen joan zen zapatuan (martxoak 10). 6 eta 14 urte bitarteko 64 neska-mutilek, binakako 16 esku pilota partidatan parte hartu zuten. Irabazle zein
galtzaileek oroigarri bana jaso zuten sari moduan. Oroigarria, gainera, Mikel
Unanue, Añorgako pilotari profesionalak eman zien.
Bestalde, aurtengoa X. edizio zenez, bertako pilota eskolako arduradunak diren Juan Mari Elustondo eta Antonio Azpiazu omendu zituzten, urtero Pilota Eguna antolatzen eskaini duten laguntzagatik.
* ARGAZKIAK: