Linea berriak, maiztasun handiagoa eta Express zerbitzuak dira Gipuzkoako Foru Aldundiak aipaturiko udalekin eta Eusko Tren Errepideak zerbitzuaren emailearekin lankidetzan egiten duten “apustu sendo eta berrituaren oinarri ”.
Joxe Joan Gonzalez e Txabarri Gipuzkoako Diputatu Nagusiak eta Koldo Azkoitia Lurralde Antolaketa eta Sustapenerako foru diputatuak aurkeztu dituzte, eskualdeko alkateak ere bertan zirela, herriarteko zerbitzu berriak eta helburu berriak, gaur goizean Elgoibarko Udalean.
• Eibar eta Deba lotuko duen linea azkarrekin (Express), egungo zerbitzua nabarmen hobetzea.
• Debabarrenako herriak artikulatzea eta Eibar eskualde buruarekin lotzea, maiztasuna handituz, hartara ondoko eskualdeekin eta Donostiarekin lotura ere hobetze aldera. Gainera, Itziar eta Deba artean, taxi-bus zerbitzuaren bidezko lotura ezarriko da.
♦ ZERBITZU BERRIAK linea hauetan:
· Eibar-Deba linea (Express zerbitzua): |
Eibar-Deba ardatza indartuko da zerbitzuaren maiztasuna handituz. Zerbitzua 30 minutuan behin emango da puntako orduetan: 06:30-09:30 // 12:00-15:00 // 17:00-19:30. Linea horretan, Eibar eta Elgoibar arteko maiztasuna 15 minutukoa izango da ordu tarte beretan. Apirilaren 1etik irailaren 30era, zapatutan eta domeketan, 30 minutuan behin izango da zerbitzua, 11:30-14:00 eta 16:30-20:00 ordu tartetan, kostaldearekin lotura errazteko. |
· Soraluze-Eibar linea: |
Soraluze hobeto egongo da lotuta Eibar eskualde buruarekin. Zerbitzu berri hau Soraluzetik 30 minutuko maiztasunez abiatuko da, eta herria hobeto lotuko du Eibartik Donostia aldera eta beste herri batzuetara abiatzen den zerbitzuarekin ere. |
· Soraluze-Mendaroko Ospitalea linea: |
Goizean bi zerbitzurekin, eta beste birekin arratsaldean, guztiak zuzenak, Mendaroko ospitalera errazago joateko aukera izango da. |
· Taxi-bus zerbitzua: |
Deba eta Itziar arteko loturan, eguneroko bi autobusez gain, lau taxi bus zerbitzu ezarriko dira lan egunetan, eta bi, zapatuetan eta jai egunetan. |
♦ Debabarrenako beste linea batzuk:
• Ermua-Azpeitia: egungo ordutegiek eta zerbitzuek bere horretan jarraituko dute
• Eibar-Azpeitia (gauekoa): Joan-etorriko 3 zerbitzuek jarraituko dute, baina ordutegia aldatuko zaie trenaren ordutegiarekin tartekatzeko.
• Eibar Elgeta: egungo zerbitzuek bere horretan jarraituko dute.
• Eibartik Pesa-k egiten dituen eskualde arteko lineek bere horretan jarraituko dute.
* Zerbitzu berriek gidari gehiagoren beharra izango dute, baita autobus berrien beharra ere. Autobus horiek irisgarritasun aldetik bidaiari-bezeroaren beharrei erantzuteko modukoak izan behar dute.