Atxiloketa Parisko Roissy-Charles de Gaulle aireportuan gertatu zen martxoaren 8an. Ibañez Oteiza Aire eta Mugetako Polizía (PAF) agenteek atxilotu zuten, Montevideotik (Uruguay) Parisera iritsi zen hegazkinetik jaitsi zenean. Frantziako poliziak Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak emandako nazioarteko agindua bete du Ibañez Oteiza Europan zegoela jakin eta gero.
1988ko ekainaren 6an Elgoibarren asasinatu zuten Patxi Zabaleta Aizpitarte enpresaburu elgoibartarraren hilketan "nahitaezko kide" izatea leporatzen dio Garzon epaileak Mikel Ibañez Oteizari Diario Vasco egunkariaren bitartez jakin ahal izan dugunez. Garzon berak 1989an sinatutako prozesatzeko autoaren arabera, "biktimaren biziarekin akabatzeko intentzioarekin" eginiko zaintza eta lokalizazio lanak egin izana leporatzen dio Ibañez Oteizari.
Espainiako hainbat berri agentziek zabaldu dutenez, Mikel Ibañez Oteiza ETAko kide ‘historiko’ gisa definitzen dute. Agentzia horiek zabaldutako informazioarena arabera, atxilotu zutenean Ibañezek bere benetako identitatea zuen legezko pasaportea zeukan eskuartean. Orain Bobignyko Auzitegi fiskalaren aurrera eraman dute (Paris kanpoaldean) atxilotze-aginduaren jakinarazpena egin diezaioten.
1992an atxilotu zuten Montevideon
- Mikel Ibañez Oteiza 1992ko maiatzaren 15ean atxilotu zuten Montevideon Josu Goitia eta Luis Mari Lizarralde errefuxiatuekin batera.
- 1994ko abuztuaren 24an estraditatu zituen Uruguayk Espainiara, baina erabaki horren aurretik protesta ugari izan ziren herrialde hartan. Horietako batean poliziak protestan ari ziren bi pertsona hil zituen eta beste 50 bat zauritu.
- Estradizio prozesua luzea eta polemikoa zan zen (3 lagunek gose-greba ere egin zuten). Espainiako Estatura heldutakoan, Mikel Ibañez ETAk Eibarren drogarekin trafikatzen omen zuelako 1988ko maiatzaren 25ean erail zuen Sebastian Aizpiri, Eibarko Chalcha jatetxeko jabearen hilketan ustez zerikusia izateagatik epaitu zuten. Absolbitu egin zuten, froga faltagatik, eta libre geratu zen 1995ean.
∞ Informazio gehiago:

• GARA