Kalteak salatu dituzte Elgoibar Deba eta Mutrikurekin lotzen zituen erdi aroko bidean

elgoibarren.net 2007ko mar. 14a, 09:57

Orain dela 500 urte baino gehiago gure arbasoek, Elgoibar Deba eta Mutrikurekin lotzeko, eraiki zuten bidean kalteak eragin dituztela salatu du Mutriku Natur Taldeak, Eibarko Ertzaintzaren polizia-etxean. Dirudienez, Deba eta Mutriku urez hornitzeko Diputazioa egiten ari den lanek eragin dituzte kalteok Sasiolako monastegi frantziskotarraren parean. Erdi aroko bidearen 150 metro kaltetu dituztela dio natur taldeak.

 
 
 
Kalteak Sasiolako monasteriotik gertu 
Kaltetutako bide zatia Sasiolako San Antonio monasterio zaharretik 100 metro hegoalderantz dago, Debako lurretan. Gipuzkoako Foru Aldundiko garapen iraunkorrerako departamendua Deba eta Mutrikura ura eramateko azpiegitura lanak egiten ari da inguruotan eta Mutrikuko Natur Taldeak salatu duenez, erdia aroko bidea “txikitu” dute.
Mutriku Natur Taldeko Javier Castrok elgoiBARREN.net-i adierazi dionez, Debako Udalari, Diputazioari, ingurugiro fiskalari eta Eusko Jaurlaritzari ere bidali diote salaketaren kopia bat, lanak geldiarazi eta bidea lehen zegoen moduan, "azken 500 urteetan egon den bezalaxe" laga dezaten.
 

1706641832026 Kalteak salatu dituzte Elgoibar Deba eta Mutrikurekin lotzen zituen erdi aroko bidean

1706641832104 Kalteak salatu dituzte Elgoibar Deba eta Mutrikurekin lotzen zituen erdi aroko bidean

 
 

1706641832168 Kalteak salatu dituzte Elgoibar Deba eta Mutrikurekin lotzen zituen erdi aroko bidean

 
Erdi aroko bidea 
1394. urteko dokumentuetan jadanik jasota dago bide honen berri. “Debako Udal ordenantza batean jasotzen da Debarantz (Monreal de Deba garai hartan) ‘bide zahar’ bat zegoela”. XVI. Mende erdialdera, 1565. urtean, Sasiola inguruan zegoen zubi bat ere aipatzen da. “Oraindik ere nabari daitezke zubiaren arrastoak. Frantziarrek suntsitu zuten zubia 1794ko Konbentzio gudan”.
 
Bidearen arrastoak 
Gure aurrekoek Elgoibartik Debara eta Mutrikura joateko eraiki zuten bidea ibaiaren eskuineko ibaiertzean, “Deba ibaitik oso gertu eraiki zuten Ala edo hondo lauko txalupei ibaian gora egiten lurretik lagundu ahal izateko”. Bide garrantzitsua, "estrategikoa" izan zela diosku Castrok "Elgoibar itsasoarekin lotzen zuen bide honek eta funtsezkoa zen Elgoibarko produktuak itsasoratzeko eta alderantziz, itsasoko produktuak herrira iristeko".
 
Mendaron bitan banatzen zen bidea. Bide batek Azpilgoetara egiten zuen, Arnoaterantz, eta handik Bizkaiara. "Bigarren bide adarrak ibaiaren eskuineko ibaiertzetik jarraitzen zuen Errekabarreneko zubitik Aranerreka (Kilimon) erreka gaindituz. Handik Trinitateko ermitara egiten zuen bideak”. Javier Castrok esan digunez berak ez dauka daturik bideak nola jarraitzen zuen Altzolaraino lehenik eta San Antolineraino gero.