Ate irekiak
Haur Eskolako arduradunek bertan egin diren eraberritze, handitze eta hobekuntza lanak aurkeztu eta azaldu zizkieten bertara hurbildu ziren guraso eta elgoibartarrei, joan zen barikuan (martxoak 9) egin zen ate irekien jardunaldian.
Berrikuntza nagusiak:
• Sotoko solairuan 4 gela berri eraiki dira.
• Kanpoaldean dagoen haur parkea konpondu dute, sei urtez parkerik gabe egon eta gero.
• Sotoko solairuan 4 gela berri eraiki dira.
• Kanpoaldean dagoen haur parkea konpondu dute, sei urtez parkerik gabe egon eta gero.
• Psikomotrizitate klaseak emateko, irakurketa txoko gisa edo beste hainbat gauzetarako erabiltzen duten gela balio anitzeko (108 m2) lurra aldatu eta paretak margotu dituzte.
• Lehen zeuden gelak osatu eta hobetu dituzte. Gela bakoitza zerbitzu guztiak eskaintzeko prestatu dute. Hala, logela, sukaldea eta komun-aldagela bateratzen dira gela bakoitzean.
Haur kopurua
Une honetan 0-3 urte arteko 65 haurtxo hartzen ditu Elgoibarko Haur Eskolak. Irakasleak, berriz, 11 dira. Haur Eskolako arduradunek azaldu digutenez haurtzaindegia “txiki geratu” zelako berritu behar izan dute eta “aurrerantzean etor daitekeen eskaerari aurre egiteko prestatu”.

*ARGAZKIAK: