Hitzaldi-eztabaida: Hezkuntza Lege Organiko berria

elgoibarren.net 2007ko mar. 15a, 10:31

Hezkuntza Lege Organikoa (LOE gazteleraz) gobernu sozialistak prestatu duen hezkuntza lege berria da. Lege honi buruzko informazioa eman eta eztabaidatzea da Elgoibar BH Institutuak antolatu duen hitzaldi-eztabaidaren helburua. Izan ere, Elgoibar eta Mendaroko irakaskuntza publikoaren etorkizuna dago jokoan. Institutuko areto nagusian izango da  gaur (martxoak 15) 16:30etik aurrera.




Elgoibarko irakaskuntza publikoaren etorkizunaz berba egiteko eta bertan dauden ikastetxe publikoen konfigurazia nolakoa izango den argitzen hasteko asmoarekin antolatu da, hitzaldi-eztabaida interesgarria.

•     Une honetan 5 ikastetxe publiko daude Elgoibar eta Mendaron:

1- Haur Eskola edo Haurtzaindegia (0-3 urte)
2- Herri Eskola edo Lehen Hezkuntzako eskola (2-12 urte)
3- Bigarren Hezkuntzako Institutuko bi eraikinak:
        DBHko institutua (12-16 urte) Batxiler
        Lanbide Heziketako Institutua (16-20 urte)
4- Makina Herraminta Institutua-IMH- (16-20 urte)
5- Mendaroko Ikastola.

 
•     Datozen berrikuntzak
Lege berri honen arabera, Lanbide Heziketako ikastetxe integralak osatzeko aukera aurreikusten da, hau da, ekoizpen sistemaren beharrei erantzuteko gai izango diren ikastetxeak. Honek oraingo ikastetxeen tipologia aldaketak dakartza eta laster mapa eskola berria osatzeko aukera.
Konfigurazio berriaz azken erabakia eskola bakoitzeko Eskola Kontseiluak hartu beharko du. Bien bitartean informazioa eskaintzea da Institutuko arduradunen nahia.

•     Hizlariak:
*    Josu Etxaburu (BiHe Euskal Autonomia Erkidegoko Lehen eta Bigarren Hezkuntzako            zuzendarien elkarteko presidentea)
*    Xabier Mendizabal (BiHe-ko koordinatzailea)
 
•     Non: BH Institutuko areto nagusian
•     Ordua: 16:30

•     Gonbidatuak
Elgoibarko eskola eta Institutuetako irakasle guztiak eta Gurasoen Elkarteko ordezkari guztiak daude hitzaldi-eztabaidan parte hartzera gonbidatuta.
 
 Informazio gehiago:
El Mundo