Eramos pocos filmaren gidoiarekin Medina del Campoko Zinearen Asteko film laburren proiektuen Estatuko VIII lehiaketa irabazi zuen. Sari horri esker lortu zuen proiektu hori filmatzea eta estreinatzea.
Ondoren luzemetraia
Ramon Barea eta Marivi Bilbao protagonista dituen film laburraren ostean Aki Kaurismaki finlandiarraren Luces al Atardecer luzemetraia eskainiko du Ongarrik. Ohikoa dutenez, 21:30ean hasiko dira emanaldiak.