Herri polita al da Elgoibar? Gustatzen al zaizue? Zein dira gure herriko txokorik politenak? Eta zatarrenak? Hau da BOTAINK! atalerako prestatu dugun bigarren gaia. Eztabaidarako edo jolaserako gaia, nahi duzuen moduan. Gure herriari erreparatzeko gonbitea luzatu nahi dizuegu. Zabaldu begiak eta begiratu Elgoibarri; eta esan zer ikusten duzuen. Esan ikusten duzuena gustatzen zaizuen ala ez.
Guk erretratu batzuk etara dizkiogu Elgoibarri, baina zuek ere, hartu zuen erretratu kamara eta erakutsi iguzue zelakoa ikusten duzuen Elgoibar.
Gustatzen al zaigu gure herria?