Langabetuentzat doako ikastaroak antolatu ditu IMHk

elgoibarren.net 2007ko mar. 16a, 09:57

INEMekin elkarlanean antolatutako ikastaro hauek sektore industrialean lana lortzera bideratutakoak dira. Martxoaren 23a baino lehenago eman beharko da izena IMHn.

 
 
 
 
Azken plazak gelditzen dira izena eman nahi dutenentzat martxoaren 26an hasi eta uztailaren 5ean amaituko diren ikastaroetan: Makina Erreminten Eragilea (444 ordu) eta CNC Prestatzaile Programatzailea (409 ordu). Enpresetan praktikak egiteko aukera izango dute ikasleek. 2006 urteko enplegu tasa %80koa izan zen.
Informazio gehiago nahi izanez gero, Elgoibarko IMHn Nora Ramonengatik galdetu 943 74 41 32 telefonoan edo www.imh.es webean sartuz.