San Pedro kalea eta San Antolin arteko bidea konponduko du Udalak

elgoibarren.net 2007ko mar. 19a, 09:43

San Antolin eta San Pedro kalea lotzen dituen bide zaharra konponduko du Udalak. Udal aurrekontuetan jasota agertzen denez, 150.000 euro bideratuko dira bide zati hau berritzeko.


 


Bide guztia ez dago egoera berdinean. Ur depositu zaharretik San Antolinera doan zatia egoera kaskarragoan dago, eta aldiz, San Pedro kaletik depositu zaharrerainoko zatia itxurosoago dago, orain dela ez horrenbeste asfaltatu baitzuten. Hala izanik ere, bide guztia konpontzeko asmoa dutela adierazi du Migel Angel Mujika, Hirigintza zinegotziak. “Bidea asfaltatzearekin batera, koskarik gabeko espaloi modukoa jarriko dugu bide guztian zehar, jende askok erabiltzen baitu paraje hau pasieran ibiltzeko ”.
 

1706641828425 San Pedro kalea eta San Antolin arteko bidea konponduko du Udalak

 

1706641828466 San Pedro kalea eta San Antolin arteko bidea konponduko du Udalak

  
Zoruan egingo diren konponketez gain, argiztapen berria ere jarriko dute, “batez ere neguko egun motzetako argitasun faltari aurre egiteko ”. 
Lanokin “ahal bezain lasterren” hasteko asmoa dutela azaldu digu Hirigintzako arduradunak, baina ezin izan digu data zehatzik eman, oraingoz.