Dirulaguntza hau, aurten ere, bi udal sailetatik bideratuko da:
Euskara Sailetik: ............... 145.671 euro
Gazte Sailetik: .................. 124.803 euro
* Gazteri Sailak haur eta gaztetxoen aisialdiarekin lotuta dauden proiektu eta jarduerei lagunduko die (Atxutxiamaika eta Gaz-t proiektuei, hain zuzen ere).
* Euskara Batzordeak, berriz, gainontzeko proiektu eta egitasmoei.
* Proiektu eta programa batzuk bere osotasunean finantzatzen ditu Udalak (Gurean Bai-Hitzarmena, Kuadrillategi programa eta Euskara Errefortzuak), eta beste batzuetan, aurrekontuaren zati bat da Udalak finantzatzen duena.
Ikus dezagun proiektu bakoitzean aurrekontuaren zenbatekoa finantzatzen duen Udalak:
• Haur eta gaztetxoen aisialdia: % 75.
• Kultur jarduerak: % 33.
• BARREN astekaria: % 25.
• elgoiBARREN.net: % 16.
Proiektuak eta dirulaguntzak:
Hauek dira Hitzarmenean azaltzen diren proiekturik garrantzitsuenak eta jasotzen dituzten dirulaguntzak:
• HAUR eta GAZTETXOEN AISIALDIA (Atxutxiamaika eta Gaz-t) ........... 126.000 euro
• BARREN astekaria ....................................................................... 53.587 euro
• GUREAN BAI-Merkataritza Hitzarmena ............................................. 36.932 euro
• KUADRILLATEGI programa ............................................................. 26.200 euro
• EUSKARA ERREFORTZUAK ............................................................. 18.000 euro
•
elgoiBARREN.net web gunea .......................................................... 6.000 euro
• KULTUR JARDUERAK (bertso jaialdia, Santa Ageda, ...) ....................... 2.930 euro
Elkartearen aurrekontuaren erdia:
Esan bezala, Elgoibarko Izarrak 535.125 euroko aurrekontua dauka 2007rako (88 milioi pezeta pasa), eta Udalak emandako dirulaguntza aurrekontu osoaren erdia da, gutxi gorabehera.
Eskerrak Udalari:
Amaitzeko, Elgoibarko Izarra Kultur Elkarteak eskerrak eman nahi dizkio Udalari: "gure esker ona azaldu nahi diogu Elgoibarko Udalari eskaintzen digun laguntzarengatik. Guretzat ezinbestekoa da Udalaren laguntza gure proiektuak eta egitasmoak aurrera ateratzeko, eta aurrerantzean ere bide beretik segitzeko asmoa azaldu nahi diogu. Izan ere, gure ustez, Udalaren eta herri ekimenaren arteko elkarlana ezinbestekoa da euskarak gure herrian aurrera egingo badu".