Arnaldo Otegi atxilotu du Guardia Zibilak Santa Ana kaleko bere etxean

elgoibarren.net 2007ko mar. 21a, 17:22

Azken ordua: Loiuko aireportuan hartu duen Poliziaren hegazkin batean daramate Otegi madrilerantz. Arratsaldeko 16:45ak inguruan atxilotu du Guardia Zibilak Arnaldo Otegi, ezker abertzaleko buruzagi elgoibartarra. Segurtasun neurri ikaragarrien artean atera dute Otegi Santa Ana kaleko bere etxetik. Gutxienez Guardia zibilen 7 mendi-ibilgailu zenbatu ditugu. Kazetariak ere ez ziren gutxiago. Ia medio guztietako kazetariak zeuden. (Bideoa eta argazkiak ditu)

Guardia Zibilak Espainiako auzitegi Nazionalaren aginduz atxilotu du elgoibartarra, eta Madrilera eraman dute. Bertan, Olaia Kastresana ETAko kidearen omenaldian egindako adierazpenengatik "terrorismoa goratzea" leporatuta epaituko dute.
 
Informazio gehiago:
•   Loiuko aireportuan hartu duen Poliziaren hegazkin batean daramate Otegi madrilerantz. (Deia)
•   Berria
•   eitb24
•   Gara
•   CNN+
•   elmundo.es
 
◊    BIDEOA 
•     Ikus hemen Joseba Permach, Batasuneko bozeramaileak Arnaldo Otegi atxilotu ostean, azken honen etxeko atarian eman duen prentsaurrekoa.
{google}7664384205963080178&cid{/google}
 
 
 ARGAZKIAK:
 

1706641825669 Arnaldo Otegi atxilotu du Guardia Zibilak Santa Ana kaleko bere etxean

 

1706641825711 Arnaldo Otegi atxilotu du Guardia Zibilak Santa Ana kaleko bere etxean

1706641825751 Arnaldo Otegi atxilotu du Guardia Zibilak Santa Ana kaleko bere etxean

 
 
 

1706641825788 Arnaldo Otegi atxilotu du Guardia Zibilak Santa Ana kaleko bere etxean

Joseba Permach prentsaurrekoa ematen

 
 

Argazkia: elmundo.es

 

1706641825906 Arnaldo Otegi atxilotu du Guardia Zibilak Santa Ana kaleko bere etxean