Etxebizitzen inguruko kontsultak dira nagusi Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoan

elgoibarren.net 2007ko mar. 22a, 10:25

542 kontsulta eta 35 erreklamazio eskari jaso zituen Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoak 2006an. Kontsulta errepikatuenak etxebizitzaren ingurukoak izan ziren (188), eta erreklamaziorik ohikoenak telefono konpainiekin zerikusia zutenak (13).





Kontsumitzaileen Eskubideen Mundu Mailako Eguna izan zen martxoaren 15ean. Ospakizun horren helburua kontsumitzaileak dituzten eskubideei buruz sentsibilizatzea eta eskubideez jabetzea da, bete daitezela exijitu ahal izateko.
Elgoibarko Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoan 2006an jasotako datuei kasu eginez gero, elgoibartarrok informatuta egotea gogoko dugun kontsumitzaileak garela ondoriztatu daiteke. Ikus behean daturik esanguratsuenak.

•    Kontsulta eta erreklamazio kopuruen igoera
 
♦ 2005
Kontsultak: 481
Erreklamazioak: 32

 
♦ 2006
Kontsultak: 542
Erreklamazioak: 35


 

KONTSULTAK

Kop.

 

 

Etxebizitzak           

188

Telefonia

55

Banketxeak

34

Gremioak               

32

Aseguruak              

31

Zerbitzu Teknikoak

25

Merkataritza           

23

Argi indarra            

20

Auto konponketak 

17

Garraioa 

12

Gas-a                     

10

Bidai-agentziak       

7

Administrazioa       

5

Tindategiak            

3

Elikadura

0

Besterik  

80

GUZTIRA

542

ERREKLAMAZIOAK

Kop.

 

 

Telefonia

13

Merkataritza           

8

Argi indarra

3

Auto konponketak 

2

Aseguruak              

2

Gremioak

1

Zerbitzu teknikoak 

1

Gas-a      

1

Garraioa 

1

Besterik  

3

GUZTIRA             

35

 
 

∞  Ikus hemen:
Eusko Jaurlaritzaren kontsumitzailearen gida (kontsumitzaileen eskubideak, Europako Batasuna eta kontsumitzaileak, e.a)