Elgoibartar nesken erakustaldia Aurresku eta Soinu Zahar Txapelketan

elgoibarren.net 2007ko mar. 26a, 14:10

Dantzari elgoibartarrak izan dira jaun eta jabe, nesken mailan, joan den asteburuan Herriko Antzokian jokatu den VI. Aurresku eta Soinu Zahar Txapelketan. Gaztetxo (7-11 urte) zein nagusien (11-15 urte) mailan podiumeko harmaila guztiak zapaldu zituzten, bat izan ezik. Mutilei dagokienez, errenteriarrak izan ziren Aurresku dantzari onenak.






Guztira 75 dantzarik parte hartu dute Inazio Bereziartua Musika eta Dantza Eskolak antolatu eta Gipuzkoako Dantzarien Biltzarraren babesean dagoen txapelketan.

   A saila ( 11 - 15 urte bitarteko neska-mutilak )
Mutilek “Desafioa” eta “Brokel Makilenaren Zortzikoa” dantzatu zuten.
Parte hartzaileak: 4 (Errenteriako 3 eta Lezoko 1). Elgoibartarrik ez dago maila honetan.

Sailkapena:
1.    saria : IÑIGO ETXEBESTE, Errenteria
2.    saria : JON INDAKOETXEA, Errenteria
3.    saria : AITOR ARRIETA, Errenteria
• Lehenengo dantzariaren irakasleari merezitako saria: Jon Maia

Neskek “Erribera” Soinu Zaharra eta “Saltokako Zortzikoa” dantzatu zuten.
Parte hartzaileak: 23 (Lezoko 2, Donostiako 2, Debako 5, Oiartzungo 5, Legazpiko 1, Pasaiako 1, Hernaniko 1 eta Elgoibarko 6 (Amaia Astigarraga, Ainhoa Agirre, Arantxa Ferreiro, Maria Ferreiro, Itziar Aldalur eta Nerea Badiola).
 
Sailkapena:
1.    saria : MARIA FERREIRO, Elgoibar
2.    saria : IDOIA BERASARTE, Lezo
3.    saria : AMAIA ASTIGARRAGA, Elgoibar

• Lehenengo dantzariaren irakasleari merezitako saria: Jon Lizarralde
• Elgoibarko dantzari onenari sari berezia: Maria Ferreiro
• Gainerako elgoibartarrak: Ainhoa Agirre 8. postuan, Arantxa Ferreiro 9. postuan, Itziar Aldalur 5. postuan eta Nerea Badiola 12. postuan.
 

1706641822491 Elgoibartar nesken erakustaldia Aurresku eta Soinu Zahar Txapelketan

1706641822538 Elgoibartar nesken erakustaldia Aurresku eta Soinu Zahar Txapelketan

 
 
    B saila ( 7 – 11 urte bitartekoak)
NeskekOrmatxulo Soinu Zaharra” eta “Agurra” dantzatu zuten.
Parte hartzaileak: 27: Oiartzunetik 7, Donostiatik 10, Debatik 4, Etxarritik 2 eta Elgoibartik 4 (Nora Bastida, Iraitz Gonzalez, Ane Espilla eta Nerea Perez).
 
Sailkapena:
1.    saria : ANE ESPILLA, Elgoibar
2.    saria : IRAITZ GONZALEZ, Elgoibar
3.    saria : NEREA PEREZ, Elgoibar

• Lehenengo dantzariaren  irakasleari merezitako saria: Jon Lizarralde
• Elgoibarko dantzari onenari sari berezia: Ane Espilla
• Gainerako elgoibartarrak: Nerea Bastida 8. postuan sailkatu zen.
 
Mutilek "Abarketak" eta “Agurra” dantzatu zuten.
Parte hartzaileak: 12 (Errenteriatik 5, Oiartzundik 4, Donostiatik 1 eta Elgoibartik 2 (Aitor Asenjo eta Imanol Iturrino)
 

Imanol Iturrino eta Aitor Asenjo elgoibartarrak

  Sailkapena:
        1.saria : ENEKO IPARRAGIRRE, Oiartzun
        2. saria : ARITZ OLARTE, Oiartzun
        3.saria : JOKIN VEINTEMILLAS, Errenteria
• Lehenengo dantzariaren irakasleari merezitako saria: Aritz Salamanca
• Elgoibarko dantzari onenari sari berezia: Aitor Asenjo (4.postua).
• Gainerako elgoibartarrak: Elgoibartarra Imanol Iturrino 9. postuan.