Gonzalez eta 'Xala' pilotariek auto istripua izan dute A-8an, Elgoibar parean

elgoibarren.net 2007ko mar. 27a, 12:43

Autoak kalte ugari izan dituen arren, iparraldeko bi pilotariak onik atera dira. Ives Salaberri "Xalak" eta Sebastian Gonzalezek A-8 autopistan izan dute istripua, Bilbaorantz zihoazela, Elgoibar parean, hain zuzen ere.
 

 
 
 
 
Euskadi Irratiak adierazi duenez bi pilotariak ongi daude, baina autoak kalte ugari jaso ditu eta hondatuta geratu da. Hortaz, zorte handia izan dute bi pilotariek.
 
Ives Salaberri "Xalak" (Lekuine, Lapurdi, 1979ko azaroaren 14a), hain justu, Binakako txapela irabazi berri du (joan zen domekan) Martinez de Eulate nafarrarekin bikote eginez.
 

Sebastian Gonzalez