2007rako proiektuak eta asmoak:
IDAZKARITZA: • Elkartearen komunikazio plana: Elkarteak egiten duena bazkideen eta herritarren artean zabaltzeko egitasmoa. • Bailarako telebistaren proiektua: Hamaika Telebista Taldearekin batera, telebista proiektua prestatzen dihardute bailarako euskara elkarteek. |
BARREN astekaria: • 42 zenbaki argitaratuko dituzte: 40 ohikoak eta 2 bereziak. *BARRENen 15. urteurreneko ale berezia, Gabonetan. • Udal Hauteskundeei arreta berezia maiatzean. • BARREN berria prestatu nahi dute Gabonetarako: edukia eta formatua. |
elgoiBARREN.net: • Proiektua asentatu nahi dute. • Atal berriak prestatu: blogak, besteak beste. • 1. urteurreneko jaia egin nahi dute urriaren 23an. |
HAUR eta GAZTETXOEN saila: Atxutxiamaika: • Aisialdi jarduerak: Udalekuak, jarduera solteak, Olentzero, ... • Hezitzaileen formazioan eragin nahi dute. Gaz-t: • Gaztetxoentzako kirol ekintzak eta jarduera bereziak prestatu nahi dituzte. Ludoteka, Gazte Lokala eta Gazte Informazio Gunea: • Proiektua amaitu eta lehiaketara aurkeztu. ERREFORTZU EGITASMOA: Euskaraz berba egiteko zailtasunak dauzkaten ume eta gaztetxoei prestatutako programa berezia. • 5 eta 9 urteko haurrentzat daukaten eskaintza mantendu. • 10-16 urte bitarteko gaztetxo etorkinei eskaini. KIRIBILKA: Txikienentzat eta hauen gurasoentzat prestatutako programa berezia da Kiribilka. * Betiko Jolasak programa daukate aurtengorako: 12 emanaldi eta 4 kultur ikuskizun. KUADRILATEGI egitasmoa: 12-14 urteko gaztetxoen koadriletan euskaraz berba egiteko ohitura finkatzea da proiektu honen helburua. • Bi orduko 24 saio, egun osoko 4 irteera eta asteburuko 3 irteera prestatu dituzte. |
GUREAN BAI-MERKATARITZA: Dendak: • Jarraipena egin eta zerbitzua ematen jarraitu. Ostalaritza: • Proiektua prestatu, ostalariei bisitak egingo dizkiete, diagnosia egin eta ekarpenak jasotzeko. • Aurkezpen publikoa egin eta proiektua martxan jarriko dute. |
HELDUEN EUSKALDUNTZE-ALFABETATZEA • Tertuliak egitasmoarekin segituko dute. |
KULTUR ESKAINTZA: • Santa Ageda eskea, otsailaren 4an. • Gabonetako bertso jaialdia. • Elgoibartik Mundura programa, urrian: beste herri eta kultura batzuk ezagutzea da programa honen helburua. |
NAZIO eta BAILARA MAILAKOAK: • 15. KORRIKAn parte hartu. • Nazio eta bailara mailatik iristen diren eskaera eta egitasmoei erantzun. |
558.500 euroko aurrekontua eta 25.000 euroko defizit aurreikuspena
Batzar Orokorrak 558.500 euroko aurrekontua onartu du 2007rako (92 milioi pezeta pasa). Aurrekonturik handiena haurren eta gaztetxoen atalak dauka (218.000 euro). Defizita, berriz, 25.000 eurokoa onartu dugu, baina administrari-buruak esan zuen moduan, defizita hau txikiagoa izateko bideak jorratuko ditugu.
Hona 2007ko proiektuen aurrekontuak:
Atxutxiamaika eta Gaz-t ................................. 171.000 euro
Kuadrillategi ................................................... 26.000 euro
Euskara errefortzuak ..................................... 20.500 euro
BARREN astekaria: ........................................ 212.000 euro
elgoiBARREN.net web orria: .......................... 36.700 euro
Gurean Bai-Merkataritza: ............................... 37.000 euro
Kultur eskaintza: ............................................. 8.000 euro
Tertuliak programa: ........................................ 3.000 euro
Zuzendaritza Batzordeko kide berriak:
Amaitzeko, Elgoibarko Izarrako Zuzendaritza Batzorderako kide berriak onartu zituen Batzarrak. Aurrerantzean 8 lagunek osatuko dute Zuzendaritza Batzordea:
Lehendik zeudenak: Ane Zabala (presidentea), Gaizka Argarate, Ander Soraluze, Amaia Lariz eta Imanol Larrañaga
Kide berriak: Ibon Serrano, Leire Agirrebeña eta Maider Etxaniz.