Koalizio berriak atzo (martxoak 28) aurkeztu zituen zerrenda-buruak EB-Berdeak-en egoitzan. Koalizio berri batek berekin ekarri ohi dituen “ilusioa, zalantzak, kezkak, bat egitearen indarra, urduritasuna, desberdina ulertzeko ahalegina, e.a” aipatu zituen Zulaikak. Kultura politiko desberdinetatik datozen alderdiak izan arren, “elkarguneak topatzeko” ahalegin berezia egin dutela azaldu zuen.
Lau dira koalizioaren ardatzak zerrenda-buruaren berbetan: “Euskal Herria ezkerretik, justizia soziala, bakea eta autodeterminazioa”. Honez gain, ezkerrak eraginkorra izan nahi badu elkarlanean jardun behar dutela ere gaineratu zuen.
Elgoibar Euskal Herriko mapan letra handiz kokatu nahi dutela ere esan zuen Zulaikak, “Elgoibarrek aldaketa aurrerakoiaren eredu izan behar du Euskal Herri guztiarentzat. Horretarako, udaletxearen funtzionamendua eta Elgoibarko azpiegiturak hobetuko dituen egitaraua egiten ari gara”. Honek guztiak helburu bakarra duela esanez amaitu zuen, “Elgoibar garbiagoa, aisialdi aukera gehiagorekin, desberdintasun gutxiagorekin, kirol zaleagoa, kulturalagoa, azken finean Elgoibar bizia”.
Ovidio Canpelloren aurkezpen ofiziala
Bestale, Jaime Ovidio Campello, zerrenda buruaren izena hilabete batzuk aurrerago jakinarazi bazuten ere Elgoibarko PSE-EE alderdiak, atzo (martxoak 28), egin zuen Udal hauteskundeetara aurkeztuko duen alkategaiaren aurkezpen ofiziala. Miguel Buen Foru Aldundiko Ahaldun Nagusirako PSOE-EEren hautagaiak lagundu eta babestu zuen Campello bere aurkezpenean.
• Elgoibarko Hauteskunde DATUAK
(2003ko maiatzaren 25ekoak)
Boto kopurua, ehunekoak eta zinegotzi kopurua (*Einbiouren botoak kontutan hartuta)
* EAJ-EA: 3.683 boto (%56) 12 zinegotzi
* Einbiou: 954 boto (%14)
* PSE-EE: 860 boto (%13) 2 zinegotzi
* PP: 749 boto (%11) 2 zinegotzi
* IU-EB: 338 boto (%5) 1 zinegotzi