Burua eta aurpegia bufanda eta txapel batekin estalita sartu ziren arren, lapurrak oso oso gazteak “16-17 urtekoak” zirela ohartu zen dendaria. Bezerorik ez zegoen momentua aprobetxatu zuten lapurreta egiteko, egun argiz, arratsaldeko 17:30-18:00ak inguruan. Dena oso azkar gertatu zela gogoratzen du. “Zinta batekin eskuak lotu eta aulki batean eseri arazi ninduten, ixilik egotera behartuz”. (*Dendariarekin ulertu ahal izateko, 12 urteko bere seme Yihaok egin ditu txineratik euskararako itzultzaile lanak, Elgoibar Ikastolako ikaslea baita)
Lapurreta bat jasaten duen estreinako aldia da eta ulertzekoa den moduan ikaraturik egon zela aitortu du dendariak. Bere aurpegian oraindik nabari zitekeen beldurra. Ertzaintzak paisanoz jantzitako agenteak bidali zituen Elgoibarrera, baina ez zuten lapurren arrastorik topatu. Arrasto bakarra lapurrek dendan laga zuten labana da.
Zoritxarrez, honakoa ez da azken aldian Elgoibarren gertatu den lapurreta bakarra izan. Epe oso motzean lapurreta bat baino gehiago izan da gure herriko komertzio eta etxeetan.