Makina Erremintaren sektoreari lotutako 43 enpresen parte-hartzearekin banatu dira gaur egurdian (martxoak 30), 5. Edizioko IMH Sariak Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuan.
Sarituak:
• 2007ko ikasle aipagarria: Gaizka Egurbide
• 2007ko aipamen berezia: Jon Izagirre
• 2007ko ikasle ohi aipagarriena: Iagoba Agirregomezkorta
Ikasketa garaian edo eta baita ondorengo lanbidearen garapenean nabarmendu diren Heziketa Zikloetako ikasleei esker ona emateko helburua dute IMH Sariek.
Aurreko edizioan berrikuntza eta ekintzailetza izan baziren sarien gaia, aurten naioartekotasuna izango da nagusi.
Iagoba Agirregomezkorta, ikasle ohi saritua
Iagoba Agirregomezkortak heziketa zikloa 2000-2002 urteetan egin zuen, Goi-mailako proiektu mekanikoen garapenarekin (delineazioa) eta Dikar enpresan egin zuen lanerako prestakuntza Kalitate sailean.
Enpresa berehala ohartu zen potentzialitate handiko pertsona zela, betidanik erakutsi baitzuen currículo-a osatzeko kezka, hainbat ikastaro eginez, harik eta profesional osoena bihurtzeko ahaleginean. Praktikak amaitu ondoren Dikarrek kontratu egin zuen Bulego Teknikoan eta garapen eta ikerketa lan ezberdinak egin zituen.
2004 urtean kooperatibak pertsona bat hautatu beharra zuen Shanghaitik Bergarara itzuli behar zen zuzendaritzakide bat ordezkatzeko. Postua eskaini zitzaion eta onartu egin zuen. Zuzendaritzako ikastaroa egin zuen. Egun, Kooperatibak Kunshan-en (Txinan) eraiki duen planta berriko gerente lanetan dihardu, non beste MCCko 3 kooperatibekin batera aurkitzen den Txinan.
Dikar-Wingroup.
Dikar K.E.eskopetak eta ehizarako errifleak ekoizten ditu eta 1998an Wingroup K.E. Sortu zuen azalera handiko dendentzat soinketa-gailu ekoizle bezala. Ekoizpen lantegia Txinan, Shanghain, kokatu zen eta aurten, 2007an, Kunshanera mugitu da.
∞ Ikus hemen: Ioagobaren berbak bideo batean eta sarien inguruko informazio gehiago (imh.es)