Zuen baimenarekin, guk ere Aste Santuko oporrak hartu behar ditugu.
Deskantsu txiki bat hartu, eta apirilaren 10ean (martitzenean)
bueltatuko gara irakurle guztiokin daukagun zitara. Hala ere, eta opor
sasoian notiziarik emango ez badugu ere, elgoiBARREN.net irekita egongo
da orain arteko notiziak kontsultatu edo komentarioren bat egin nahi
baduzue. Gainera, BOTAINK! atalean, Aste Santurako daukazuen plana
kontatzeko aukera ere ipini dugu. Animatu eta esaguzu zein den Aste
Santurako planik onena. Besterik ez, zuek ere hartu merezitako atsedena
eta, esan bezala, apirilaren 10ean hemen izango gaituzue berriz ere.
Ondo pasau eta laster arte!