Javier Nuñez, PPko zerrenda-burua Udal Hauteskundeetarako

elgoibarren.net 2007ko api. 18a, 09:37

Azken ordua: Arratsaldeko 17:00etan Kultur Etxean eman duten prentsaurrekoan aurkeztu du Alderdi Popularrak Javier Nuñez, Udal Hauteskundeetan Elgoibarko Udalerako alkategaia. Regina Otaola, Gipuzkoako PPko bozeramaileak eta Foru Aldundiko Ahaldun Nagusirako hautagaiak lagundu du Nuñez bere aurkezpenean (argazkian). 

 
 
 
Javier Nuñez Alvarez eibartarra izango da Alderdi Popularrak (PP) maiatzaren 27ko Foru eta Udal Hauteskundeetara Elgoibarren aurkeztuko duen zerrenda-burua. Azken 8 urteetan (2 legegintzaldi) Soraluzeko Udalean zinegotzia izan da Javier Nuñez.

Elgoibar ezagutzen duen eibartarra

1706641789091 Javier Nuñez, PPko zerrenda-burua Udal Hauteskundeetarako

Eibartarra izan arren Elgoibar ondo ezagutzen duela eta gure herriarekin lotura estua duela azaldu du PPko hautagaiak. “Beste gazte asko moduan gaztetan sarritan etorri izan naiz Elgoibarrera. Familiakideak ere baditut bertan eta Elgoibarko enpresetan lanean aritutakoa naiz. Honez gain, La Salle ikastetxeko ikasleen entrenatzaile moduan ibilia naiz eta maiz etorri naiz Elgoibarrera bertako taldeen aurka jokatzera”.

 


Kasu hauetan ohikoak diren ilusioa eta lanerako gogoaz aparte, elgoibartarrentzako lan egiteko gogoarekin datorrela aurreratu zuen Nuñezek. Lanerako hiru ardatz nagusi aipatu zituen popularrak.
1-    Udala eta herritarren arteko erlazioa: Udala herritarrena da eta hauengandik gertuago behar du egon, eskurago. Hau dela-eta Udalaren webgunea tresna erabilgarriagoa izan daitekeela uste eta proposatzen dugu. Alegia, herritarren iritzi, kezka eta iradokizunak jasotzeko erreminta egokia izan daitekeela.

2-    Politika Soziala: etxebizitza, emakumeak eta batez ere zaharrengan daude lehentasunak. Ildo honetatik Zaharren Egoitza txikia geratu da eta berria beharrezkoa da. Proiektu errealak aurkeztuko ditugu Udalean, egin daitezkeenak. Hortaz, Udal Gobernuak ez du aurrera ez ateratzeko aitzakiarik izango.

3-    Bizikidetza eta askatasun gunea: Jendeak bere ideiak lasai eta beldurrik gabe adierazi ahal izateko markoa sortu nahi dugu, non guztiontzako askatasuna edukitzea izango den helburu nagusia. Jendea PPra beldurrik gabe hurbiltzeko deia ere luzatu nahi dugu.

 

PPren alkategaia 

1706641789132 Javier Nuñez, PPko zerrenda-burua Udal Hauteskundeetarako

 

•    Izena: Javier Nuñez Alvarez.
•    Adina: 34 urte.
•    Egoera zibila: ezkongabea.
•    Ikasketak: administraritza.

 

 

 

 

  

Elgoibarko Hauteskunde DATUAK (2003ko maiatzaren 25ekoak)
Boto kopurua, ehunekoak eta zinegotzi kopurua (*Einbiouren botoak kontutan hartuta)

 

1706641789172 Javier Nuñez, PPko zerrenda-burua Udal Hauteskundeetarako

* EAJ-EA: 3.683 boto (%56) 12 zinegotzi

* Einbiou: 954 boto (%14) 
* PSE-EE: 860 boto (%13) 2 zinegotzi
* PP: 749 boto (%11) 2 zinegotzi
* IU-EB: 338 boto (%5) 1 zinegotzi