Udazkenaren irudi batek apainduko du Bernardo Ezenarro kaleko pareta

elgoibarren.net 2007ko api. 18a, 13:53

Margo lan batekin apaindu du Udalak Bernardo Ezenarro eta Trenbide kaleetatik San Roke auzora igotzeko errepidea eraikitzearen ondorioz sortutako horma. Udazkeneko kolore-tonuak nagusi diren basoa irudikatu du Tht-Design, Getxoko bi gaztek (argazkian) sortu berri duten enpresak.



Bi astetan amaitu dute

Margolanaren egileek adierazi digutenez, santiamen batean amaitu dute lana, “aldamioak jarri zirenetik kentzera arte bi aste bakarrik pasa dira. Denbora tarte oso laburra honelako lan batek eskatzen duenerako ”. Bi lagunen artean egin dute lan guztia eta besoak neka-neka eginda bukatu dute. “Batez ere, paretaren kontra dauden zutabeek aldamiotik lan egitea oztopatzen zigutelako eta besoak asko luzatu behar genituelako”.
 

1706641788581 Udazkenaren irudi batek apainduko du Bernardo Ezenarro kaleko pareta

 

1706641788621 Udazkenaren irudi batek apainduko du Bernardo Ezenarro kaleko pareta


Baso bat udazkenean
Murala margotzen hasi aurretik udalari proposamen edo irudi batzuk aurkeztu zizkiotela azaldu digute bi gazteek eta bi aldeen artean aukeratu zuten tokirako aproposena iruditu zitzaiena.

700.000 brotxakada eta 50 litro pintura
Datu bitxi baten berri ere eman digute. Margolana amaitzeko 700.000 brotxakada! eman behar izan dituztela kalkuluak atera baitituzte. Izan ere, udazkenaren tonalitate guztiak lortzeko zuhaitzen hostoak banan-banan margotzea izan ei da konplikatuena. Guztira 50 litro pintura akriliko erabili dituzte.
 

1706641788662 Udazkenaren irudi batek apainduko du Bernardo Ezenarro kaleko pareta

1706641788706 Udazkenaren irudi batek apainduko du Bernardo Ezenarro kaleko pareta

 


Lekeitioko murala ere egin zuten
Duela gutxi sortu den Tht-design enpresaren lanak Erandio, Berango, Lekeitio eta orain Elgoibarren ikus daitezke, momentuz. Lekeition, Eusebio Maria de Azkue kalean dagoen muralean,  sareetatik arrainak batuz ari diren emakume taldea irudikatu dute, zuri-beltzean.