Espaloi eta arrapala berrien ezaugarriak
Espaloi berria, 78 metro luze, 2 metro zabal eta inolako hesirik gabekoa izango da.
Etxebizitzetarako sarrerako arrapala, berriz, espaloiarekiko paraleloa izango da –bera ere 78 metro luze eta 2 metro zabal- eta 7 atseden gune izango ditu pisuetara erraz iristeko. Atseden guneen arteko pendiza %8 izango da; hormari itsatsita, eskudel edo helduleku bikoitza edukiko du, eta, arrapalaren kanpoko aldean, baranda bikoitza.
Diputazioa eta Udalaren arteko lankidetza
Gipuzkoako Foru Aldundiak lankidetza hitzarmena ere onartu du lan horiek arautzeko. Aurki sinatuko dute hitzarmen hori Koldo Azkoitia Lurralde Antolaketa eta Sustapenerako diputatuak eta Maria Victoria Agirregomezkorta Elgoibarko alkateak. Erabakiaren helburua bertako Udalarekin batera lan egitea da, hartara San Pedroko etxebizitzetarako irisgarritasuna hobetzeko.
Proiektua Injerlan enpresak idatzi du eta 3 hilabeteko epea izango du lanak amaitzeko zuriketa akta sinatzen denetik hasita.
Lanek aukera emango dute saneamendu, edateko ur, elektrizitate eta gas sareak ere berritzeko. Behin lanak amaituta, Elgoibarko Udalak hartuko ditu, eta titular gisa, harena izango da horiek egoki gordetzeko ardura.