Hatz markak grabatu behar dira aurrez
Sartzeko sistema berria, hatz marken bidezkoa, erabili ahal izateko, aldez aurretik, euren hatz-markak grabatu beharko dituzte erabiltzaileek. Hortik aurrera, erdiko kantxara sartu ahal izateko, nahikoa izango da atzamarra tornuko irakurgailuaren gainean jartzearekin.
“Sistema berria, eta orain arte, kantxara sartu eta bertatik irteteko erabiltzen den txartel bidezko sistema osagarriak izango dira; eta ondorioz, biak erabili ahal izango dira” adierazi du Ramon Mujika, Kirol Patronatuko zuzendariak. “Txartela ahazten dutenentzat edo presaka dabiltzanentzat, klubetako jokalari eta horrelakoentzat, aproposa izan daiteke hatz marka bidezko sistema hau”.
Maiatza erdirako martxan
Patronatuko zuzendariak aurreratu digunez, “maiatzaren erdialderako” sistema berria martxan izatea espero dute. Inguruko herrietako kiroldegietan: Bergara, Arrasate, Oñate, Zarautz... sistema hau jadanik jarrita dutela ere azaldu digu Mujikak.
Patronatuko zuzendariak aurreratu digunez, “maiatzaren erdialderako” sistema berria martxan izatea espero dute. Inguruko herrietako kiroldegietan: Bergara, Arrasate, Oñate, Zarautz... sistema hau jadanik jarrita dutela ere azaldu digu Mujikak.
◊ OHARRAK:
• Igerilekua itxita zapatu honetan
Datorren zapatuan (apirilak 21) Igeriketa Eguna egingo dela-eta, igerilekua erabiltzaileentzako itxita egongo da goizean. Igeriketa Eguna goizeko 9:30ean hasiko da.
• Adina eta ordutegia:
* 6 eta 9 urte bitartean (10:30ean)
* 10 eta 14 urte bitartean (9:30ean)
Ikusi ahal izateko 1go solairuan dagoen gimnasioko leihoetatik edo igeriketa tokitik (txankletak behar dira) jarraitu daitezke probak.
• Emakumezkoen saunak berrituko dituzte
Bestalde, gizonezkoen saunekin egin zuten moduan, emakumezkoen saunak berritzen hasi da Kirol Patronatua. Obrak irauten duten bitartean emakumeek gizonen saunak erabili ahal izango dituzte.