Elgoibar-Azkoitia: Herriarteko Pilota Txapelketako kanporaketa zaila

elgoibarren.net 2007ko api. 20a, 10:36

Pilotari elgoibartarrek azkoitiarren aurka neurtuko dituzte indarrak 40. Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketaren final zortzirenetan, afizionatu mailako txapelketa prestigiotsua irabazteko faborito argienetakoen aurka, alegia. 

 
 
 
Maiatzaren 13an eta 20an
Joaneko partidak maiatzaren 13an jokatuko dira Elgoibarren, eta itzulerakoak maiatzaren 20an Azkoitian. Egungo txapeldunak izateaz gainera (iaz Donostiarrak hartu zituzten mendean finalean) txapel gehien irabazi dituen herria da Azkoitia. Guztira 16 txapel irabazi dituzte.
 
TXAPELDUNEN ZERRENDA (Txapela kopurua) 
 HERRIA TXAPELAK 
 Azkoitia  16
 Donostia  5
 Segura  4
 Hernani  3
 Arrasate  2
 Idiazabal  2
 Zumarraga  2
 Amezketa  1
 Azpeitia  1
 Bergara  1
 Soraluze  1
 Usurbil  1

Guztira 22 parte hartzaile
22 herrik parte hartuko dute Gipuzkoako Herriarteko Esku Pilota Txapelketan. Hona hemen parte hartzaileen zerrenda:
-    Amasa-Villabona
-    Andoain
-    Aretxabaleta
-    Arrasate
-    Asteasu
-    Astigarraga
-    Ataun
-    Azkoitia
-    Azpeitia
-    Beasain
-    Bergara
-    Bidegoian
-    Donostia
-    Elgoibar
-    Eskoriatza
-    Hernani
-    Idiazabal
-    Lasarte-Oria
-    Oiartzun
-    Orio
-    Usurbil
-    Zarautz

Sariak

Herri irabazleak 5.000 euro poltsikoratuko ditu, 2.500 euro bigarren sailkatuak eta 1.000 euro hirugarren eta laugarren sailkatuek. Kanporaketa bakoitza gainditzearren 100 euro ere jasoko ditu herri bakoitzak.