Martxan da Plaza Txikiko doako OTA zerbitzua

elgoibarren.net 2007ko api. 23a, 18:40

Gaur (apirilak 23) goizean jarri da martxan Plaza Txikia eta inguruetako aparkalekuak arautuko dituen doako OTA zerbitzua. Aurrerantzean ordu eta erdiz (90 minutu) aparkatu ahal izango da gehienez ingurune honetan eta autoan ikusgai jarri beharko den tiketa ateratzea beharrezkoa izango da.

 
 
 

1706641786086 Martxan da Plaza Txikiko doako OTA zerbitzua

Tiket gutxi momentuz
90 minutuko aparkaldirako eskubidea ematen duen tiketak ematen dituen makina aspaldi jarri zuten bere lekuan, baina gaur jarri da martxan. Badirudi  gidari guztiak ez direla ohartu edo ez dutela oso ondo ulertu nola funtzionatzen duen doako OTA zerbitzuak. Kontua da, tiket oso gutxi ikusi ditugula autoen barruan.
 
 

1706641786133 Martxan da Plaza Txikiko doako OTA zerbitzua

Txartelak eskuratzeko
Alde Zaharreko bizilagunentzat ez da txartel berezirik egongo. Hala eta guztiz, 90 minutu baino denbora luzeagoan aparkatzeko eskubidea ematen duen txartela eskuratu ahal izango da Udalean. Alkatetzan egin behar dira eskabide guztiak.
 
 


1706641786173 Martxan da Plaza Txikiko doako OTA zerbitzua

Zamalanak
Zamalanetarako gunea San Frantzisko iturriaren goialdean kokatu dute, oso erraz antzemateko moduan dago lurrean margoturik dauden marra nahaspilari esker.
Zamalanetarako ordutegia
Lanegunetan: 08:00 – 13:00 / 15:00 – 18:00
Larunbatetan: 08:00 – 13:00
Aparkaldi mugatua: 18:30 – 20:00
 
 

Plaza Txikia lehen

Plaza Txikia orain