Udal Hauteskundeetara ez aurkeztea erabaki du Mendaroko Talde Independenteak

elgoibarren.net 2007ko api. 25a, 12:20

12 urtez udal lanean aritu ondoren, azken lau urteak gobernuan, gehiengo osoarekin, gainera, maiatzaren 27ko Udal Hauteskundeetara ez aurkeztea erabaki du MTIk (Mendaroko Talde Independentea).
Bestalde, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu dituzte Mendaron aurkeztuko diren alderdi eta hauen zerrendak.


Ikus hemen:
MTIk orain arte Udalean egindako ibilbidearen laburpena (PDF)
*Mendaron etxez-etxe banatu dute txosten hau.
 
MTIren agur eskutitza

Etorri ginen moduan goaz. MTI sekula ez da izan ohiko alderdi politikoa.
Boterea ez da sekula gure helburua izan, horregatik, nahiz eta jarrai genezakeen, bagoaz, Geure bizitza pribatua, lanpostuak eta bizitza-proiektuak berreskuratu nahi ditugu. Gauza asko dago egiteke, baina bete ditugu 2003an geure buruari ezarri genizkion helburuak. Mendaro ez da jadanik Gipuzkoako udalerririk zorpetuena; alderantziz, ia erdira murriztu dugu zorra. Hilabete gutxi  barru Plan Orokor berria edukiko dugu. Horiek hazkunde iraunkor baten alde egiten dute apustu, Lurraldearen Zatiko Planekin bat eginez.


Mendaron gertatzen dena axola zaigu. Horrexegatik hor jarraituko dugu,herritar zorrotz gisa, betiere gure kezka berdinak dituztenen parte-hartzea eta integrazioa onartzeko prest eta lehen baino gauza gehiago jakinda, lau urtean gogotik lan egin ondoren lortutako "tituluarekin". Eta auskalo,itzultzeko aukera ere hor izango da beti; hitzordua lau urtez behingoa da-eta.


Herri lasaia utziata goaz gainera. Herritarren kezkak kotxea non utzi ez dagoela eta umeentzako jolas parke nahikoa ez dagoela entzuten dugunean,poztu egiten gara. Pozik entzuten ditugu eskakizun horiek, dagoeneko desagertu direlako duela lau urte bizi ziren liskar eta amorru egunak. Zenbait baserri bota behar zituztela-eta herrian bizi zen kezka, desjabetzeak eta gure herriko bizitza estiloarekin amaituko lukeen proiektu urbanistikoen mehatxua.

Gure egin beharrekoa ondo bete dugulakoan goaz. Datozen lau urteak urte oparoak izango dira, lau urtetan ereindako lanaren fruituak jasoko dira. Plan Orokorra onartzen denean (urte amaiera aldera) paperean jasotakoa gauzatzeko modua izango da eta horrek Udalerako diru sarrerak ekarriko ditu.

Gainera marko legal berria dugu Erkidegoan (Lurzoruaren legea). Lege honek etxebizitza berrietako aprobetxamendu urbanistikoetatik ateratzen den etekina promozio publikoko etxebizitzak eraikitzeko lurzorua erostera behartzen ditu Udalak, besteak beste. Horrexegatik, diru sarrera berri horiek behar den moduan erabili daitezen zainduko dugu. Mendaron askotan ibili gara larri-larri uholdeen eraginez. Oraingoan metafora besterik ez da gure legealdian izan dugun egoera ekonomikoa deskribatzeko. Horrexegatik amaiera arte gogotik egin dugu lan gastua murrizten gehiegizkoa iruditu zaigun gauza guztietan, esaterako, orain arte garestiagoa zen Udaletxearen garbiketa Ikastolarena baino.

Azken batean Udala gure etxea izango balitz bezala kudeatzen saiatu gara. Gastuari erreparatu diogu, dirua ez dela edozertan gastatu behar kontuan hartuta. Jendearentzat onena bilatu dugu, lehentasuna emanez eta dirua gurea balitz bezala kudeatuz. Azken finean geurea delako! Nahiz eta zuhur itxura eman, ez dugu eskuzabal jokatu nahi izan guztion diruarekin. Errazena izan arren, ez zaigu bidezkoa iruditu.
 
Bereziki harro gaude informazioaren arloan egin dugun lanaz. Mendebalde aldizkariaren 25 aleetan herritarrei Udaleko kontuen berri eman diegu era zuzen eta ulergarrian. Horixe izan da mendaroarrei uneoro egiten ari ginena edo egin ez duguna jakinarazteko modua, arrazoiak, argudioak eta zergatiak emanez. Ondoren bakoitzak jakingo du ados dagoen ala ez, baina norberak bere iritzia eratu ahal izan du eta horixe da garrantzitsuena. Horretaz gain, iritzia adierazteko bideak jarri ditugu eskura. Horretarako dira hiritarren parte hartze foroak eta agerraldi publikoak.

Herritar soil izatera bueltatzen garenean printzipio eta portaera-arau berberak izango ditugu. Ibilaldi luzea egin ondoren, udal-lanean batu gaituzten lokarriak daramatzagu geurekin. Erakutsi dugu Udala kudeatu daitekeela, kemena, konpromisoa eta gogoa edukiz gero, eta ongi egin gainera.

    Mendaroko Talde Independentea
    Mendaron, 2007ko apirilaren 24a
 
 
Mendaroko hautagaien ZERRENDA:
 
 Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ-PNV)
  1.    Irune Berasaluze Lazkano and.
  2.    Mª Angeles Olazábal Muguruza and. (Independentea). 
  3.    Alexander Aranberri Babarro jn. 
  4.    Juan Loyola Bergaretxe jn.
  5.    Juantxo Fernandez López jn. (Independentea)
  6.    Ramon Alberdi Artetxe jn.
  7.    Iñaki Arregi Uria jn. (Independentea). 
  8.    Mª Luz Bedialauneta Txakartegi and. 
  9.    Antonio López Vargas jn.
Ordezkoak: 
1.    Mª Paz Berasaluze Iriondo and. 
2.    Jose Mª Zelaia Ibarluzea jn.
3.    Luis Etxeberia Larrañaga jn.
 
 Partido Socialista de Euskadi-
Euskadiko Ezkerra
(PSOE)
  1.    José Antonio Rodríguez Rodríguez jn.
  2.    Vicente Ramírez Echeverria jn.
  3.    Ernesto Gorosabel Amuategui jn.
  4.    Mª Del Puerto Balmaceda Saénz and.
  5.    Román Martínez Abad jn.
  6.    Joaquín Sánchez Álvarez jn.
  7.    Antonia Novillo Ruiz and.
  8.    Francisco Tomás Romero Heras jn.
  9.    Mª Felisa Lascurain Sagasta and. 
 
Partido Popular (PP)

  1.    Carlos Saez Gonzalez jn.
  2.    Beatriz Ocaña Rincón and.
  3.    Sergio Díaz Melero jn.
  4.    Carlos Fernandez Abuja jn.
  5.    Beatriz Simón López and.
  6.    Marcelo Hector Peraza Linares jn.
  7.    Oscar Ocaña Rincón jn.
  8.    Moisés Galeano Domínguez jn.
  9.    Isidoro Del Rio Guadalupe jn.
Ordezkoak:
1.    Mª Jesús Tris Marco and.
 
Mendaroko Abertzale Sozialistak  

  1.    Agustin Urbieta Echevarria jn. 
  2.    Concepción Urain Larrañaga and.
  3.    Jose Luis Alberdi Aramendi jn.
  4.    Jurdan Ezenarro Arriola jn.
  5.    Jose Ignacio Aragon Sanchez jn.
  6.    Itxasne Idoeta Churruca and.
  7.    Jon Gallastegui Zubiarrementeria jn.
  8.    Mitxel Asier Etxaburu Txintxurreta jn.
  9.    Josefa Jurado Merino and.
Ordezkoak:
  1.    Miguel Angel Hidalgo Carrera jn.
  2.    Aitor Basurto Urain jn.
  3.    Alonso Antonio Gomez Viña.



 Eusko Abertzale Ekintza (EAE-ANV)
 
  1.    Enetz Ecenarro Arriola jn.
  2.    Jagoba Cobo Esteibar jn.
  3.    Alain Ulacia Manterota jn.
  4.    Dorleta Lazarobaster Arakistain and.
  5.    Jon Larrañaga Gorrotxategi jn.
  6.    Arritokieta Urbieta Iriondo and.
  7.    Ibai Idoeta Churruca jn.
  8.    Olatz Bizkarguenaga Iñarrairaegi and.
  9.    Iñaki Lazarobaster Badiola jn.
Ordezkoak:
  1.    Mª Lourdes Urain Larrañaga and.
  2.    Igor Rey Arrillaga jn.
  3.     Mikel Tarragual Ulacia jn.