Maiatzaren 17an zabalduko dute autopista ondoko aparkalekua

elgoibarren.net 2007ko api. 26a, 10:56

A-8 autobideko Elgoibarko ordainlekuaren ondoan egiten diharduten 32 autorentzako aparkalekua maiatzaren 17rako amaituta egongo dela aurreratu du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Elgoibar eta Azkoitiko herritarren beharrei erantzungo diola aurreikusten da. Inbertsioa: 152.900€.




5 aparkaleku inauguratu dira
Gipuzkoarrek ibilgailua partekatzea eta lanlekura bakarrik joateko egun dagoen joera aldatzea nahi du Foru Aldundiak. Asmo hau egi bihurtzeko, 5 aparkaleku inauguratu dira A-8 autobideko inguruetan. Bost aparkalekuak Foru Aldundiaren lur-sailetan daude, doanekoak dira eta guztira 357 plaza eskaintzen dituzte.
 
Autoan gidari bakarra joateko joera aldatu nahi da

1706641777963 Maiatzaren 17an zabalduko dute autopista ondoko aparkalekua

Gaur egun, zirkulazio handiak duen ezaugarririk nabarmenena da, batez ere puntako orduetan, gure hirietarako eta lanlekuetarako sarbideetan partikularren ibilgailuak oso gutxi beteta joan ohi direla. Maiz, ibilgailu horien   % 70etan gidaria bakarrik joan ohi da. Horrela, batez besteko indizeak 1,3 pertsona inguru ematen du.
   
Bost aparkaleku horiek eginda, Gipuzkoako Foru Aldundiak nahi du gipuzkoarrek ibilgailua partekatzea eta lanlekura bakarrik joateko egun dagoen joera hori aldatzea.

Aparkaleku horiek autoan bakarrik joaten diren gidariak elkartzeko gune gisa eskaintzen ditu Foru Aldundiak. Horrela, autoa han aparkatu eta elkartzeko modua izango dute, joan-etorriak auto partekatu batean egiteko. Autoa partekatzeak esan nahi du erregai gutxiago kontsumituko dela –ingurumenari mesede eginez– eta nabarmen gutxituko dela joan-etorrien kostu ekonomikoa. Azpiegiturak ere hobeto aprobetxatuko dira horrela, eta horren ondorioz, zirkulazioa arinagoa izango da.
 

1706641778001 Maiatzaren 17an zabalduko dute autopista ondoko aparkalekua

1706641778050 Maiatzaren 17an zabalduko dute autopista ondoko aparkalekua