Arriskua San Bartolome kaleko teilatu batekin

elgoibarren.net 2007ko api. 26a, 12:26

Egoera txarrean dagoen teilatu batek arriskutsu bihurtu zuen atzo (apirilak 25) San Bartolome kaletik oinez ibiltzea. Teilatutik jauzten ari ziren teila zatien arriskuaz oharturik suhiltzaileak deitu behar izan zituzten. Hauek teilatura igo eta erortzeko zorian zeuden teila zatiak erretiratu zituzten. Zoritxarrez, ez da etxebizitza honek azken hilabeteotan eman duen arazo bakarra izan. Joan zen urteko abenduan balkoi zati bat erori zen etxe bereko bigarren solairutik.


Kaleko bizilagun eta merkatariek adierazi digutenez teila zatietako bat kalea igarotzen ari zen haur bat kolpatzeko zorian ere egon zen. Arratsaldeko 20:00ak inguruan ailegatu ziren suhiltzaileak, 3 kamioi, eta teilatu zatiak kentzen hasi ziren, arriskua ahal bezain beste gutxitzeko.
 

Etxebizitzaren egoera agerian dago

Suhiltzaileak lanean