Herriko ikasleen bertso jaialdia, gaur, Herriko Antzokian

elgoibarren.net 2007ko mai. 2a, 08:54

Elgoibarko ikastetxeetan Ahozkotasuna eta Bertsolaritza proiektuan parte hartu duten ikasleen emanaldia izango da. Gipuzkoako Bertsozale elkartearen bidez lantzen den proiektu bat da, bertsogintza erabiliz ahozko komunikazioa lantzea helburu duena. Arratsaldeko 18:30etan hasiko da Herriko Antzokian.




Iazko saioko une bat

Ikasturtean zehar, hainbat bertso eta ariketa egin dituzte ikasleek, eta horren erakusgarri izango da eskainiko duten jaialdia. Honez gain, Euskal Jaiaren mendeurrena gogoraraziko dute antolatzaileek.
Euskal Herri osoan burutzen den proiektu honetan Elgoibarko Ikastola eta Herri Eskolako 130 ikasle inguruk parte hartu dute, Elgoibarko Udalaren dirulaguntzarekin. Ikasturtearen balorazioa positiboa izan da, eta aurrera begira ere, proiektu honekin jarraitzeko asmoa dago.
 
Bertso jaialdia

1706641761456 Herriko ikasleen bertso jaialdia, gaur, Herriko Antzokian

 
 
• Eguna: Maiatzak 2
• Ordua: 18:30
• Lekua: Herriko Antzokian
• Sarrera: doan