Atzo (maiatzak 1) izan zen Langilearen Nazioarteko Eguna. Eta urtero bezela, langileen aldeko aldarrikapenak entzun ziren han eta hemen. Izan ere, lan munduan, askotan, gehiago dira zalantzak eta kezkak argi uneak baino: lan istripuen lakra; sindikatuen arteko ezin ulertua; lan baldintza duinen eta langileen eskubideen aldeko etengabeko borroka; deslokalizazioa; emakume eta gizonezkoen arteko berdintasun eza; soldata baxuak; ordu extrak, e.a. Hauek eta beste batzuk dira sindikatuek behin eta berriz aldarrikatu eta prentsak jasotzen dituen arazo eta kezka nagusiak.
Gure bizitzako heren bat lanean pasatzen dugula jakinik, begibistako da lanak daukan pisua gutariko bakoitzaren bizitzan. Horregatik jakin nahi dugu ea gustura joaten zareten lanera. Lan baldintza onetan jarduten duzuen jakin nahiko genuke, zuek kontatzeko prest baldin bazaudete, behintzat.
Beraz, animatzen bazara, BOTAINK!: Gustura al zaude daukazun lanarekin?
Kontatuko al dizkiguzu zure laneko alde on eta txarrak?