Herriko haurrak egun batez zinegotzi

elgoibarren.net 2007ko mai. 3a, 10:49

Osoko bilkura berezia egin zen joan zen astean Udaleko areto nagusian. Bertan, zinegotzi eta alkatearekin batera, herriko ikastetxeetako haurrak eseri ziren zinegotzien eserlekuetan. Ikasleek Deba ibaiaren garbitasunaren inguruko kezkak eta uraren kontsumoa aurrezteko proposamenak aurkeztu zizkieten udal-agintariei.





Debabarrenako Eskolako Agenda 21 delakoaren baitan egin zuten osoko bilkura herriko ikastetxeetako (Elgoibar Herri Eskola, N.S. Pilar ikastetxea, Elgoibar Ikastola, Elgoibar BH Institutua) haurrek. Besteak beste, Deba ibaiaren egoera hobetzeko eta uraren kontsumoa gutxitzeko proposamenak aurkeztu zizkieten udal agintariei. Hauek ikasleen galderak erantzuten saiatu ziren eta “ahal duten neurrian” gaztetxoek egindako proposamenak bultzatzen eta aurrera ateratzen saiatuko direla agindu zuten.
 

1706641760350 Herriko haurrak egun batez zinegotzi

 

1706641760390 Herriko haurrak egun batez zinegotzi

 

Egun batez zinegotzi
Deba ibaiaren inguruko kezkak azaltzeaz gainera, egun batez udal agintarien azalean zer sentitzen den jakiteko aukera izan zuten gaztetxoek eta baita pleno baten funtzionamendua gertutik ezagutzeko parada ere.

Ikus hemen: herriko ikaslek Elgoibarko Udalari aurkeztu zieten txosten osoa