Nathalia Melladok jarri dio ahotsa Imanol Arias protagonista duen filmari

elgoibarren.net 2007ko mai. 7a, 14:17

Lo que tiene el otro filmeko soinu-bandari jarri dio ahotsa 1999. urteaz geroztik Madrilen bizi den Natahlia Mellado abeslari elgoibartarrak. Imanol Arias ermuarra eta Alejo Sauras (Los Serrano) dira hilabete gutxi barru estreinatuko den pelikulako protagonistak.

 
 
 
 
Lo que tiene el otro pelikulako filmaketa lanak 2006an amaitu zituzten arren, oraindik ez da estreinatu eta hilabete batzuk itxaron beharko dira zine aretoetan ikusi ahal izateko. Nathalia Melladok El Correo egunkarian egindako adierazpenetan azaltzen duenez, “oraingoan ez dut flamenko edo koplarik abesten, pop estiloko abestiak baizik”. Doinuok baitira nagusi Miguel Perellok zuzendu duen Espainia eta Venezuelaren arteko koprodukzioan.
 
Azken 8 urteak Madrilen

Nathalia gurasoekin Alcala de Henaresen. Argazkia: El Correo

31 urteko abeslari elgoibartarra duela 8 urte joan zen Madrilera abestiaren munduan karrera egitera eta 8 urte hauetan kopla eta flamenko munduan izen bat egitea lortu du, “esfortzua eta ahalegin handiaren” fruitua izan bada ere. Raphael abeslari ezagunarekin behin baino gehiagotan aritua, Manolo Escobarren biretan ohikoa, flamenko talde bateko partaidea da egun eta baita flamenkoa musika modernoagoekin uztartzen dituen “Kabal-Gaché” esperientzia berritzaileko kidea ere. Azken honetan, bere bikotea den Raul Ramos pianojolearekin batera aritzen da eszenatoki gainean.

 

11 urterekin hasi zen bakarlari moduan

Esperientzia luze eta zabala du Nathaliak eszenatokietan. 11 urterekin hasi zen-eta bakarlari gisa abesten, Tuna bateko partaide moduan eta Donostiako Konstituzio plazan izan zela akorduan du, “ahizpak gitarraz lagunduta abestu nuen. Jende mordoa zegoen entzuten, sekula ez zait ahaztuko”. 14 urterekin hasi zen koplak bakarlari moduan abesten “ohikoa nintzen Andaluziako Kultur etxeetan, batez ere Ermukoetan ”.  17 urterekin, berriz, Madrilera bidaiatzen hasi zen formakuntzan sakontzeko helburuarekin. 23 urterekin ETBko lehiaketa bat irabazi zuen Monica Naranjoren “Sobrevivire” abestiariarekin eta hari esker, 2 urtez jardun zuen telebistan lanean. Hura amaitutakoan Madrilera joan zen aukera berrien bila.
 
Flamenkora hurbiltzen.

1706641757175 Nathalia Melladok jarri dio ahotsa Imanol Arias protagonista duen filmari

Bere ibilbidean ohikoagoak izan diren abesti espainiarrak eta koplak bazterrean laga gabe, azken aldian flamenkora gehiago hurbildu dela dio Nathaliak, “egun lan gehiago dut flamenkoan koplekin baino”. Pepe Nuñez gitarjole entzutetsuak, Juanito Valderrama, Rafael Farina, Maria del Monte edo oraintsu Isabel Pantojarekin ibilitakoak, laguntzen du gitarrarekin.
 
Madrilera beste intentzio eta amets batzurekin joan zen arren, bere ametsa egi bihurtu duela aitortzen du Nathaliak, abeslari profesionala izatea eta honetaz bizitzea, alegia.
 
“Nati” izen artistiko berria

Flamenko munduan sartu ahal izateko “Nati” ezizena jarri diote Nathaliari, “th”a arrotz geratzen zela-eta flamenko zaleen artean.