Ba al dauzkazu galderarik alkategaiei egiteko? Idatzi gurera eta erantzungo dizute

elgoibarren.net 2007ko mai. 10a, 14:02

Alkategaiei zuen galdera, kezka eta proposamenak zuzenean helarazteko aukera eskaini nahi dizuegu www.elgoibarren.net atari digitalean prestatzen ari garen elkarrizketa digitaletan. Maiatzaren 27ko Udal Hauteskundeetan Elgoibarren aurkeztuko diren alderdi guztietako zerrendaburuekin, banan-banan txateatzea da gure asmoa.

 
Maiatzaren 14an hasiko gara EB-Aralar koalizioko Unai Zulaikarekin, eta maiatzaren 25ean izango dugu azken gonbidatua, EAJ-PNVko zerrendaburua den Alfredo Etxeberria, hain zuzen ere. Esan bezala, Unai Zulaika izango da estreinako gonbidatua:

1706641754298 Ba al dauzkazu galderarik alkategaiei egiteko? Idatzi gurera eta erantzungo dizute

Unai Zulaikarekin txat-elkarrizketa:
 
* Eguna: Maiatzak 14 (astelehena)
* Ordutegia: 17:30-18:30
* Txat-helbidea:  www.elgoibarren.net
* Galderak bidaltzeko:
    • elgoibarren.net(abildua)elgoibarkoizarra.com
 
    • Elkarrizketa digitalek ordubeteko iraupena izango dute. 
 
 

 TXAT-EGUNAK eta ORDUTEGIAK:

·                    Maiatzak 14, astelehena: Unai Zulaika / EB-Aralar

                    Ordutegia:  17:30-18:30    

·                    Maiatzak 16, asteazkena: Jon Peli Uriguen / EA

            Ordutegia: 18:30-19:30 

·•                    Maiatzak 18, ostirala: Javier Nuñez / PP

            Ordutegia: 11:00-12:00

·•                    Maiatzak 21, astelehena:  Ovidio Campello / PSOE-EE

            Ordutegia: 18:00-19:00

·•                    Maiatzak 23, asteazkena: Iñaki Odriozola / EZKER ABERTZALEA

            Ordutegia: (zehazteko)

·•                    Maiatzak 25, ostirala: Alfredo Etxeberria / PNV

            Ordutegia: (zehazteko)

Oharra: Ovidiorekin, Iñakirekin eta Alfredorekin izango ditugun txat-ordutegiak hurrengo egunetan jakinaraziko dizkizuegu.