Danborrada 2007: Uxue Alberdik jarri dizkio hitzak Txomin Mugicaren ‘Beti Elgoibar’ piezari

elgoibarren.net 2007ko mai. 25a, 11:14

Beti Elgoibar pieza joz hasiko da Trinitateetako nagusien danborrada, ekainaren 2an, gauerdian. Aurten estreinakoz pieza abesteko aukera izango da, gainera, Uxue Alberdi idazleak jarri baitizkio hitzak Txomin Mugica elgoibartarrak sortutako konposizioari. Ez da nobedade bakarra izango, iazkoa gainditu nahian danborrada ikusgarria antolatu baitu Danborradako batzordeak. Kaxarranka dantzatzea izango da beste nobedadeetako bat. Danborradak Euskal Jaien 100. urteurrenari egin nahi izan dion ekarpena, alegia. Haritz EDTa arduratuko da marinel jatorriko dantza ikusgarria plazaratzeaz. 

 
  BETI ELGOIBAR
 
Barren barrenetik
Elgoibar
Barren barrenetik
Borbor burdin berri
Barren barrenetik
Txirbilezko gerri
Barren barrenetik
Barren barrenetik
Danbor-danbor egurrean
Burdinen herri
Burdinen herri
Burdin-burdin egurrean
Biharko beharrean gaurko herri

Barren barrenetik
Borda berde berri
Barren barrenetik
Abarken baserri
Barren barrenetik
Barren barrenetik
Belar sardea lurrean
Berdeen herri
Berdeen herri
Lurra lurra bularrean
Biharko beharrean gaurko herri

 

Zazpi jostunek
Jositako soinekoa
Sigma zaharrez
Auzoz-auzo, tartekoa
Urasandiren
Orratzez San Rokekoa
Ibaia isil
Sigi-saga sugekoa
Ibaia isil
Sigi-saga sugekoa

Barren barrenetik
Elgoibar
Elgoibar

Herri sugea
Luze-luzea
Herri gorria
Burdinen irria
Herri ortzadar
Zazpi ez, hamar
Kolore gehiago
Ekarri bihar!

Barren barrenetik
Elgoibar
Egilea: Txomin Mugica
Hitzak: Uxue Alberdi

Nagusien danborrada (Ekainak 2)

  • 1706641721198 Danborrada 2007: Uxue Alberdik jarri dizkio hitzak Txomin Mugicaren ‘Beti Elgoibar’ pi

    23:30ean da zita Plaza Handian
Danborradako partaideek dagokien lekua hartzen duten bitartean, Susana Mugica, irrati esatari ezagunak, danborradaren nondik norakoak azalduko dizkie bertaratutako herritarrei.
 
 
 
  • 1706641721281 Danborrada 2007: Uxue Alberdik jarri dizkio hitzak Txomin Mugicaren ‘Beti Elgoibar’ pi

    Gauerdian Elgoibarko bandera altxatuko da
    .
Ondoren, Jeneralak (Antton Bergara) kainoi salba jaurtitzeko agindua emango du lehenik eta eskopeten tiro sortaren txanda izango da gero.
 
 
 
 
  • 1706641721336 Danborrada 2007: Uxue Alberdik jarri dizkio hitzak Txomin Mugicaren ‘Beti Elgoibar’ pi

    Danborrada gauerdian hasiko da
Beti Elgoibar piezarekin emango zaio hasiera danborradari. Soraluzeko Ezoziko Ama eta Gasteizko Canta Cantorum abesbatzek izango dute pieza hau estreinakoz jendaurrean abesteko ohorea; Silvia Hernandez zuzendari elgoibartarraren agindupean.
 
  • 1706641721373 Danborrada 2007: Uxue Alberdik jarri dizkio hitzak Txomin Mugicaren ‘Beti Elgoibar’ pi

    Beti Elgoibar
    jo eta gero Donostiako Martxa eta Artillero piezak joko ditu danborradak, azkenekoa abesbatzen, salbeen eta kanoikadaren laguntzaz.
 
 
 
 
  • 1706641721411 Danborrada 2007: Uxue Alberdik jarri dizkio hitzak Txomin Mugicaren ‘Beti Elgoibar’ pi

    Ondoren, Kaxarranka dantzatuko dute Haritz Euskal Dantzari Taldeko dantzariek. Joan zen mendeko 70.hamarkadan dantzatu zen azkenekoz itsas kutsuko dantza ikusgarria Plaza Handian, baina azken urteetan dantza hau gertutik jarraitzeko aukera izan dugu elgoibartarrok: Lehena, duela urte gutxi Galiziarren Eguneko ospakizunetan, eta bigarrena, 2002ko Nazioarteko Folklore Jaialdian, bietan Oier Araolaza eibartarra izan zen dantzaria.
 
  • 1706641721447 Danborrada 2007: Uxue Alberdik jarri dizkio hitzak Txomin Mugicaren ‘Beti Elgoibar’ pi

    Abesbatzen laguntza. Soraluzeko Ezoziko Ama eta Gasteizko Canta Cantorum abesbatzek Boga-Boga pieza interpretatuko dute ondoren.
 
 
 
 
  • 1706641721485 Danborrada 2007: Uxue Alberdik jarri dizkio hitzak Txomin Mugicaren ‘Beti Elgoibar’ pi

    Jenerala eta emaztea
Jenerala (Antton Bergara) eta jeneralaren emaztea (Begoña Arizmendi) udaletxeko balkoitik jaisten direnean hasiko da danborrada herriko kaleetan zehar.
 
San Bartolome kalearen erdialdean eskopeta salbak jaurtiko dira
 
  • Banco Guipuzcoano parera iristen direnean atseden txiki bat hartuko dute eta bertan geldik daudela joko dute pieza bat. Eskopeta salba berri bat jaurti ondoren, Gau Ibilera pieza interpretatuko dute Madalaruntz abiatzearekin batera.
  • Madalan beste atseden tarte bat hartuko dute eta ondoren Artillero piezaren txanda izango da. Abesbatzen, eskopeten eta Marruko kainoiaren burrunbak lagunduta.
  • Ondoren, Kaxarranka dantzatuko da bigarrengoz, abesbatzek Boga-Boga abesten duten bitartean publikoaren laguntzaz.
  • Tatiago joz abiatuko dira Madalatik Plazarantz. King-Kong parean Haudek Hau pieza joko dute Nafarroa plazaraino iritsi arte. Bertan egingo du azken atsedena danborradak.
  • Polka joko dute geldirik daudela eta Tatiago joz jarraituko dute Plazaraino.
  • Plaza Handian, Kaxarranka dantzatu ondoren, Diana, Beti Elgoibar, Iriarena, Gau Ibilera, Haudek Hau, Artillero, Boga-Boga (ahotsekin bakarrik) eta Donostiako Martxa joko dituzte
  • Eskopeten salbearekin eta azken kanoikadarekin amaituko da aurtengo danborrada.