Kultura Sailetik jakinarazi digutenez, “santiamen batean” saldu dira sarrera gehienak. Astelehenean (ekainak 4) jarri ziren salgai sarrerak (3 eurotan) eta lehen egunean saldu ziren gehienak, “goizeko 7:00etan zain zegoen gizon bat bere sarrera erosteko”.
Elgoibarko kontzertuko egitaraua
• Rossini, Gioacchino (1792-1868)
Italiana in Algeri. Obertura
• Aldave, Pascual Rodriguez (1924- )
Nerabe sorta
1. – Amaren ametsak
2. – Seaska kanta
3.- Aurraren jolasketak
4. – Amaren maitasuna
5.- Ama eta semetxoaren yosta dantza
• Beethoven, Ludwig Van (1770 – 1827)
Sinfonia nº1 en do mayor, op. 21
1. – Adagio molto, Allegro con brio
2. – Andante cantabile con moto
3.- Menuetto: Allegro molto e vivace
4. – Finale: Adagio, Allegro molto e vivace
*Zuzendaria: Jose Antonio Pascual
*Kontzertinoa: Waldemar Machmar
Orkestrak, Elgoibarko kontzertuan, Rossini-tik Pascual Aldaverainoko ibilbidea proposatzen du, Beethovenekin amaitzeko. Rossiniren Italiana in Algeri Obertura ospetsuak hasiera alaia eta sutsua emango dio kontzertu honi. Pascual Aldave lazkaotarraren Nerabe Sorta lanean, berriz, bere herriko amek semei abesten dizkioten gaiak ikusten nabarmentzen dira.
Egitaraua Ludwig Van Beethovenen lehenengo sinfonietariko batekin amaituko da. Erromantizismoz kutsatutako lana da honakoa eta egilearen maisutasuna agerian lagatzen du.
Jose Antonio Pascual zuzendari donostiarrak, behin baino gehiagotan izan du Orkestra Sinfonikoa zuzentzeko ardura. Beste Orkestra garrantzitsu batzuetako zuzendaria izan da Pascual: Bayonne Cóte Basqueko Orkestra Sinfonikoa, Galiziako Orkestra Sinfonikoa, Orquestra Sinfonica del Valles eta Bilboko Orkestra Sinfonikoa.