Erdiak baino gehiagok euskaraz
•
Datorren ikasturtean unibertsitate ikasketei ekiteko asmoa duten EAEko 7.804 ikaslek bukatu zuten joan zen barixakuan (2007-6-8) hiru eguneko amesgaiztoa:
selektibitatea.
•
Erdiak baino gehiagok (4.080) euskaraz egin zituen azterketak.
• Ikasle gipuzkoarrak, berriz, 2.780 izan dira eta gure probintzian ere gehiengoak euskaraz egin ditu azterketak, 1.796 lagunek, hain zuzen ere. (ikus iazko datuak)
•
Elgoibartik joandako ikasle guztiek (74) euskaraz egin dute selektibitatea.
74 ikasle Elgoibartik
74 ikasle Elgoibartik
Elgoibarko BH Institututik bakarrik joan dira aurten ikasleak selektibitate-azterketa egitera, 74 ikasle guztira.
- Zientifikoan: 32
- Humanistikoan: 27
- Teknologikoan: 15
Iaz %100ak gainditu zuen
Iazko ikasturtean, Elgoibartik joandako ikasleen %100ak gainditu zituen selektibitate-azterketak; 66 ikaslek, hain zuzen ere (BH Institutuko 41 ikasle + Elgoibar Ikastolako 25 ikasle).
BH Institutua (iaz)
|
|
Notarik altuenak eta beste zenbait bitxikeria
- 9,5 izan zen iaz BH Institutuko ikasle batek atera zuen notarik altuena eta 9,1, berriz, Elgoibar Ikastolako ikasle batek atera zuen notarik altuena.
- BH Institutuko 4 ikaslek 10 atera zuten euskara azterketan eta ikasle batek biologiako azterketan lortu zuen 10ekoa.
- BH Instituko ikasleek euskara azterketan atera zuten batez beste nota 9 baino gehiagokoa izan zen.
-Elgoibar Ikastolako ikasle batek Gipuzkoako notarik altuena (10) atera zuen matematikako azterketan.
∞ Gaiarekin lotuta:
• Jasone Osoro (Ortografiaz, DV)