Sariak C.D. Elgoibarko jokalari aipagarri eta goleatzailerik onenei

elgoibarren.net 2007ko eka. 14a, 11:18

C.D. Elgoibar klubeko taldeek afari batekin eman diote amaiera aurtengo denboraldiari. Bertan, talde bakoitzeko jokalari aipagarrienak eta goleatzailerik onenak saritu zituzten. Bestalde, Pablo Turrillas debarrak hartuko du "Galtxa" azpeitiarraren lekua eta bera izango da, ziurrenik, Haundi-ko entrenatzaile berria datorren denboraldian.



Idarraga Saria Txus Navarreterentzat
 

Txus Navarrete (erdian) Idarraga Saria jasotzen

 

Iker Martinez (erdian) Haundiko goleatzaile onena

Txus Navarrete atzelari eibartarrak irabazi du aurten Haundiko jokalari erregularrena saritzen duen Idarraga Saria. Goleatzaile onenari dagokion saria, berriz, Iker Martinez elgoibartarrak jaso zuen.

Entrenatzaile aldaketa

Galtxa (ezkerrean) eta Joseba Igartua, bigarren entrenatzailea.

Joseba Zubizarreta “Galtxa” Haundiko jokalari ohia izan da aurten taldeko entrenatzailea, baina futbola lagatzea erabaki du azpeitiarrak. Lana, familia eta futbola uztartzea ezinezkoa zaiola adierazi du Galtxak. Azken orduko ezusterik ez baldin badago, Pablo Turrillas debarrak hartuko du Haundi gidatzeko ardura. Turrillas ere Haundiko jokalaria izan zen duela urte batzuk eta azken 8 urteak entrenatzaile moduan pasa ditu; Aurrera de Ondarroan lehenik, Durangon gero eta Gernikan azken 3 urteak.
 


Talde bakoitzeko jokalari aipagarrienak eta goleatzaile onenak
Alebinak

Amesti, jokalaririk aipagarriena

 

Mauleon, goleatzailerik onena

 
Infantil Txiki

Julen Cid, jokalari aipagarriena

 

Ander Ecenaro, goleatzailerik onena

 
Infantilak
 

Arriola, jokalari aipagarriena

 

Etxabe, goleatzailerik onena

Kadeteak
 

Javi, jokalaririk aipagarriena

 

Borja, goleatzailerik onena

 
Neskak
 

Konde, jokalari aipagarriena

 

Nagore Lueches, goleatzailerik onena

Jubenilak
 

Adrian, goleatzailerik onena

 

Unai, jokalaririk aipagarriena

Regionala
 

Anton Mendizabal, jokalari aipagarriena

 

Unai Gasteain, goleatzailerik onena


ARGAZKI GEHIAGO:
 

Infantil Txiki mailako taldea, Kopako Txapeldunak

 

Jubenil mailako taldea

 

Neskak

 

Kadete mailako taldea. Mailaz igo dira aurten

 

Migel Lariz presidentea Haundi taldearen argazkia emanez Urkotronik babesleari. Eibarko Azitain jatetxean egin zuten afaria Haundiko jokalari eta teknikoek, babesleak gonbidatuta.

 Urteko Batzarra

C.D. Elgoibarren urteko batzarra ekainaren 29an(barixakua) izango da 19:00etatik aurrera