• Ludoteka eta Gaztelekua, nobedadeak.
Gazte Informazio Bulegoa lehendik ere martxan dagoenez, Ludoteka eta Gaztelekua izango dira aisialdiari lotutako nobedadeak. Biak ere Krutzelegi kaleko (goiko argazkietan) etxepe banatan egin dira, eta Gazte Informazio Bulegoa (GIB), momentuz, Kultur Etxean mantenduko da.
Ludoteka 5 eta 11 urte bitarteko haurrentzat izango da; Gaztelekua, berriz, 12 eta 18 urte bitarteko gazteentzat. GIB, azkenik, 0 eta 29 urteko haur, nerabe eta gazteei zuzenduta dago, batez ere, baina gainontzeko herritarrentzat ere zabalik egongo dira ateak.
• Aspaldiko kontua:
Bospasei urte izango dira Elgoibarko Izarra gaztelekuaren proiektuaren atzetik hasi zela. 12 eta 16 urteko nerabeen aisialdian hutsuneak sumatu eta Udalera jo zuen elkarlan eskean. Urte batzuk pasa badira ere, Elgoibarren Gaztelekua izango dugu laster, eta, gainera, Gaztelekuaren alboan Ludoteka ere izango da.
• Lehiaketa publikoa:
Udalak lehiaketa publikoa egin du aisialdi ekipamenduen kudeaketa zeini eman erabakitzeko. Hala ere, Elgoibarko Izarra Kultur Elkarteak baino ez du proiektua aurkeztu. Eta Elkarteak aurkeztutako proiektua Udalaren gustukoa izan denez, ekipamenduen gestioa Elgoibarko Izarrari ematea erabaki du Udalak.
• Irailean zabaldu nahi dira ateak:
Aurreikuspenak betetzen badira, irailaren amaieran zabalduko dira Ludotekako eta Gaztelekuko ateak. Ludotekak eta GIB-ek astelehenetik ostiralera bitartean zabalduko dituzte ateak; Gaztelekua, berriz, asteartetik zapatura egongo da zabalik.
• Sei hezitzaile:
Elgoibarko Izarrak sei hezitzaile kontratatuko ditu hiru ekipamenduetan lanean jarduteko. Ludotekan bi hezitzailek jardungo duten, Gaztelekuan hiruk, eta GIB-en lagun batek.

Aisialdi ekipamenduetan lan egin nahi dutenek ekainaren 25era arte daukate Elgoibarko Izarran izena emateko aukera.
Esan bezala, irailaren amaieran zabaldu nahi dira Ludotekako eta Gaztelekuko ateak. Beraz, irailean zehar zabalduko da herritarren artean ekipamenduen gaineko informazio zehatzagoa.